martes, 16 de octubre de 2012

Regreso a casa!!!


Heldu gara etxera eta oraindik burua Guatemalan daukagu. Ez dogu sinisten hau dana amaitu egin dala eta barriro geure betiko bizimodura bueltatu garala.

Alde batetik oso pozik geure gendeagaz gagozalako, bakoitza bere bizimodura bueltatu gara baina, beste modu batera. Gauza barriakaz hasteko gogoagaz, bizimodu barri bat hasten goaz barriro eta hori oso polita da. Beti izango dogu Guatemala gogoan, bertan bizi doguzan momentu berezi guztiak geure bihotzan eroango doguz. Beti irribarre handi bategaz gogoratzen dot nik, oso gogorra izan da esperientzi hau baina oso oso aberasgarria.

Bermioko GIZek (gazte informazio zerbitzua) hitzaldi bet antolatu gura dau honeri buruz eta danok zagozie gonbidatuta! Komentako deutsuet noiz izango dan.

Muxu handi bat eta eskerrik asko bloga jarraitu dozuen danori eta orain badakizue etxean nagoela. Ikusiko gara elkarregaz!!! jajajajaja. :)))