sábado, 23 de febrero de 2013

ZUEN LAGUNTZA BEHAR DA

Hainbat dira Guatemalan dagozan beharrizanak baina, San Miguel Pochuta eta inguruetako Finketan bizi diren famili asko eta asko, oso errekurtso larrietan bizi direla be kontatu deutsuet.

Gainera, ez da sasoi ona, hemen ere gero eta latsago bizi gara eta ezin dogu kasu askotan kanpora gure laguntza ekonomikoa bialdu. Baina, egia da BATEGINEZek oso momentu larriatan bizi dala. Gero eta laguntza gutxiago lortzen dabe bai udaletxe eta instutiziñoen aldetik, baina herritarren aldetik be gero eta diru gutxiago daukate.


Beraz, BATEGINEZ eta APSADECeri laguntzeko zuen laguntza behar dabe. Oso garrantzitsua da, bertako umeek behar dabelako eta hainbat famili dagoz gero eta baldintza kritikoetan.

Animatu eta zuen laguntza txiki bategaz asko lor daiteke!!

Hemen usten deutsuet BATEGINEZ eta APSADECeko facebookeko helbideak euren jarraipena izateko. Gainera, informazio guztia oso argia eta transparentea da, benetan zuen laguntzagaz egiten diren proiektu eta emaitza guztiak berton argitaratzen dabez.



Interesatuta bazagoze, ipini eurekaz harremanetan!!!!


HITZALDIA ETA ARGAZKI ERAKUSKETAREN LINKAK

 Hemen uzten deutsuet Otsailaren 22an, Iurretako Kultur Etxean egindako hitzaldiaren eta argazki erakusketaren aldizkarietako linkak:

El Correoko aldizkaria:

Durangoko aldizkaria:

LEHENENGO ARGAZKI ERAKUSKETA

Kaixo! denbora nahikotxu bat pasa ondoren, jarraitzen dugu gutxi gutxika geure bizitzagaz eta geure errutinakaz. 

Baina, etor bezain pronto, Urriaren 22an gure lehenengo Argazki erakusketa euki genduan. Erakusketa honetan, Durangoko POBREZA ZERO erakundeak antolatuta erakusketa zan. Hainbat erakunde parte hartu genduan. Berton egon zan geure esperientziaren zati bat!.

Hemen usten deutsuedaz egun horretako argazki batzuk.



BIDAIAREN OSTEAN

Kaixo danori! 

Orain dela asko ez dodana ezer idazten hemen. Baina, jakin dezazuen , oraindik be Guatemalan izandako esperientzia bizi eta gero, geure errtinagaz jarraitzen dogula. Eta, APSADEC eta BATEGINEZeri laguntzen jarraitzen dogula. Ez nik gura dodan beste, lanean nagoelako, baina tartetxo bat egiten ahalegintzen gara.

Denbora pasatzen denean ondo dator Guatemalan bizitakoa ondo iraunzteko eta bertako esperientziak beste ikuspuntu batetik ikusteko. Oso esperientzi aberasgarria da, benetan. Baina, egia da oso intensoa egiten dala eta nork berak, denpora apur bat behar dau bertan bizitakoa ondo beratzeko.

Aspaldi honetan, hainbat ekintza izan doguz (hitzaldiak, argazki erakusketa,...) Guatemalan, gaur egun, egiten diren proiektuak BATEGIZekoei azaltzeko. Bertan egiten dan lan guztiaz berri emon deutsegu eta proiektu honeek aurrera jarraitzeko egiten den esfortsu handia eginez gero, oso polita da kanpoko neska bik emaitza oso onak lortzen ari direla esatea. Beraz, oso sentimendu onak sortzen ditu elkar topaketa hauek. Durangoko Bateginezeko partaideak oso gustora eta emozio haundiz entzuten gaituzte eta horrek, asko emozionatzen nau.

Hona hemen, aste honetan izan dogun argazki erakusketaren argazki batzuk. Otsailaren 22an, barikuan, arratsaldeko 18.30etan Iurretako Kultur Etxean "Finketako familien egoera"ren hitzalditxo bat emon genduan.

Oso gustora egon ginan bai Amaia Fernandez eta Biok.