sábado, 30 de junio de 2012

POCHUTAREN EGOERA ETA GURE LANA

Bueno, behin jakinda nora goazen tokaten dan hurrengo galdera hau izan da:  

Zertara zoaz?

Hasi aurrteik, komentatu ez noala bakarrik. Amaia izango da neugaz joango dan konpidxe. Amaiak enpresariales eginda dauka eta Donostiarra da. Neska jatorra, benetan.

Guatemalako herri txiki batera joango gara, San Miguel de POCHUTA izenekoa. Herri honek 4 kale nagusi daukaz eta hortik aparte txabolak dagoz. Guztira, ofizialki, ez dakie zenbat biztanle dauzen baina gitxi gora behera 9.842 biztanle dira (wikipedia 2002.urtean).

Herri honetan kafe plantaziño garrantzitsuak dagoz eta finketako jabeak famili dirudunak izaten dira. Bertan, "jornaleroak" bizi dira, langileak, eta euren famili osoa. Eskolak be badagoz finka horretan eta maistrak bertara joaten dira famili horretarako umeei eskolak emoten.

Zein da Herriaren egoera? 

Egoera larria da Guatemala osoan eta Pochuta herrian bereziki. Kafearen produktibitatea ona da izatez baina kafea oso ona da eta oso gareztia danez ez dabe merke saldu gura. Orduan, finkak izten ari dira eta bertako familiak kanpora joan beharra daukate, txabolatara. Inolango biarrik eta azkenean, txiroak dira eta ez daukate zelan aurrera egin. Gainera, bertako neska gazteak eskola izten dabe, lanean hasten dira edozein lekuetan eta kasu batzuetan prostituziñoara jotzen dabe.

Orokorrean, nahiko egoera larrian dagoz bertako neska gazteak, asko haurdun dagoz 12-13 urtegaz. Kasu askotan, indartuta izan direlako.

Durangoko ONG-ak, BAT EGINEZ izenekoa, egoera hau jakinda. Bertako APSADEC izeneko ONGagaz egiten dau lan. Elkarregaz egiten dabe lan, hemendik dirulaguntzak bidaltzen dira famili horreei emoteko.

Diru horregaz, eskolara joan ahal dira, euren bizikalitatea hobetzea da helburu nagusia logikoki eta batez ere, euren umeak (nahiz eta amak eurak be umeak izan) be aurrera eroan ahal izateko.

Hau da bertan aurkituko dogun egoera eta zihur nago, bertan egongo garenean hainbat gauza gehiago eta larriagoak aurkituko doguzala. Baina, orokorrean zuek jakiteko ipintzen dot hemen.

Gure lana zein izango da?

Nire kasuan, eskola inguruan ibiliko naz. Zailtasunak daukiezan gazteei laguntzera joango naz. Eskolatik kanpo ikasketetan arazoak daukiezanari gazteei lagundu laguntza klaseak emonez adibidez. Eta, batez be bertako familiek daukiezan arazoak eta euren bizimodua neure begiekaz ikustea.

Amaian kasuan, ONGaren dirukontuagaz zerikusia daukan guztiari buruzko lana eukiko dau. Gure inguruan, Farmazia be badago eta horren diru sarrerak kontrolatu egin behar dira, ONGaren garapena egokia izan ahal izateko.

Bueno, hau joan aurretik daukagun informazio guztia da. Bertan gaudenean bidaliko doguz argazkiak eta geuk bizi izandako esperientziak kontatuko deutsuegu. Bertako langileen berri emongo deutsuegu, euren izenak eta aurpegiak ezagunak egin behar doguz.Lan handia eta oso garrantzitsua egiten dabelako euren herriaren alde!.

jueves, 28 de junio de 2012

IRTEERA EGUNA...FECHA DE SALIDA


Ipinita dago abentura honen eguna...Uztailak 4a da. Badaukadaz billeteak eskuetan...Egun gitxi falta dira abentura hau hasteko...

Hasi dira momentuko nerbioak...erdi "ikarak"...Baina, batez be, bertara joateko gogoa eta bertan finkatzeko nahia. Bertako gendeagaz harremanak izateko, bertako egoera ikusteko eta bertako esperientzia izaten hasteko prest nago.

Momentuz, orain egin beharrekoak egiten: motxila antolatu (kremak, mudak, jaboia...), papelak prestatu eta dokumentu guztiak egunean ipini.

Hasi dira, nahiz eta nik ez gura, inguruko gendeagaz despedidak...Baina, niretzako ez da agur bat...GEROARTE bat baizik.

ESKERRIK ASKO DANORI ZUEN ANIMUEGAITZIK!!




Ya está fijada la fecha de salida: 4 de Julio!

Momentos extraños, sensaciones varias como nervios y ansias para marchar y empezar con la nueva experiencia. Convivir con la gente de ahí, conocer también la cultura y la forma de vida in situ por mis propios ojos...

De momento, preparamientos varios, como: mochila, papeles...pero ya está todo...ya estoy preparada para la aventura!!!

Falta poco y empezamos con las despedidas...familia, amigos... A pesar de que no me gustan las despedidas...esto no es una despedida..sino un HASTA LUEGO!!!

MUCHAS GRACIAS A TODOS POR VUESTROS ÁNIMOS!!

lunes, 25 de junio de 2012

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN 2012



Eusko jaularitzak, urte guztietan moduan, 100 gazte euskaldun bidaltzen dabez Lankidetza munduan esperientzia izateko.

Aurton be, ia 100 gazte goaz...horreetariko bat neu izango naz!

Guatemalako POCHUTA izeneko herri batera joango naz 3 hilabeterako. Blog honen bitartez neure bizipenak eta argazkiak igoko dodaz neuk biziko dodazan esperientzia danak zuekaz konpartitu ahal izateko.

Besterik barik, blog honeri hasiera emongo deutsagu urte honetan bolondres moduan goazen argazki bategaz. Zorte on guztiori!!!