viernes, 27 de julio de 2012

ACECSAko hitzaldiak

Hiru egun egon gara hitzaldi batzuk entzuten. Herrialde guztietako gendea egon gara (El salvador, Honduras, Nicaragua...).

Oso interesantea izan zan baina oso intensiboa bebai. Hainbat gai jorratu ziran bertan eta benetako egoerak entzun doguz, egoera larriak benetan (biolaziñoak, indarkeria, euren etxetik kanporaketak...).











MAYA ERRITUALA

Aurreko astean, Chimaltenangora joan ginan. Asecsak gonbidatu euskun hitzaldi batzuetara eta hiru egun pasatu genduzan bertan.

Hitzaldi honeen hasiera MAYA erritual bategaz. Erritua goizaldeko 4etan hasi zan. Gaua zan eta maya erritua ilunetan hasi zan total mmentu berezia eta polita. Guztiok ixil-ixilik eta emakumearen hitzak entzuten...olluen popak eta guzti!

Harriak borobil batean jarrita eta gauzak ipintzen hasi zan, bata bestearen gainean. Dana prest egoanean Kaktzikel berbetan hasi zan guztiori ongietorria emonez eta guztiori zaintzeko eskatzen hasi zan. 







Talde osoa borobilean jarri ginan eta suaren inguruan bueltaka eta dantzaka hasi ginan. Emakumea berbak esaten jarraitu eban eta azkenean, suaren aurrean gelditu eta bedar desbardinekaz geure gorputza gauza txarretaz garbitu genduan eta gauza onak eta barriak eskatu genduzan egun horretatik aurrera gauza onak erakartzeko.
 
Eguna egin zan eta dantzan jarraitu genduan. Emakumea geure abizenak eskatu euskuzan bertako santu edota espirituak gu zaintzeko eskatuz.



Batzuk buruko minagaz amaitu ebien, beste batzuk gorputzean dardarak igarri ebezan...benetan, momentu berezia eta harrigarria.

Erritu guztian Marinba soinua euki dogu lagun, zoragarria!!

FINKETAKO ANDEREÑOAK

Ostiral arratsalde batean Finketako Andereñoakaz batzartu ginan. Finketako eskolatan egiten dabe lan andereño bi honeek. Eurek bakarrik dagoz eskola batean, guztira 20 - 25  daukiez eta maila guztietan emoten dabe klaseak.

Gaur egun, euren finketako ume gehienak eskolara joaten dira eta oso pozik gainera. Gurasoak be oso kontzientzatuta dagoz euren umeak eskolara ikastera joaten eroatera. Bizi gogorra da eurena, lan asko egiten dabe eta asko saiatzen dira euren umeak eskolara bidaltzeko.


Oso ondo aprobetxatzen dabe eta oso nota onak ateratzen dabez. Maistra honeek Pochutan bizi dira eta finkak oso hurrun dagoenez, andereño gazteena (Rosita) bere aitagaz joan behar da oinez bide luzea delako. Beste andereñoaren kasuan (Verónica), finkan bertan geratzen da aste osoan zehar eta ostiral arratsaldean bueltatzen da bere etxera.




Abuztuan, finka batera joateko aukera izango dogu eta horren berri emongo deutsuegu. Bertara joateko irrikitan gagoz!! halako, abentura geurea!! jejeje.

MMMMMMM...GOZO!


Dana ez da lana eta lana…badaukagu denbora lagunak egiteko eta bertoko gendea be ezagutzeko. Aurreko charlatan Isla ezetu genduan eta Domeka arratsaldean etxera etorri jakun bisitatxo bat egitera. 





Pochutatik ibili ginan bueltatxo bat emoten eta gero hanburgesa bat jatera joan ginan, zerbeza ta guzti!! Jeje (herri guztian ez dago taberna baterik bez eta neskak ez dabe zerbezarik eraten…Islak ez eban zerbezarik edan baina geu zerbezan pentsamentuen egon ginan orain dala egun batzuk ona..asik, pentsa zelan sartu zan (NOS SUPO A GLORIA!!!!)..mmmmmm, gozo! jiji.

lunes, 23 de julio de 2012

PEQUEÑO CONTRATIEMPO...

Aurreko egunetan hagiñeko miñagaz ibili naz. Gero eta min handia euki neban eta azkenean, gertatu zan. Egun batzuk pasatu eta gero, egoera honetan izartu naiz. Bateri deitu eta gero beste bateri eta azkenean, herritar ezagun batek Guatemala Cityra eraman euskun.



134 kilometro dagoz Pochutatik Hirira. Baina, nahiz eta bidea ondo egon 3 orduko bidai luzea da. Eta humorea ez da izan oso ona egia izan. Bertara heltzeko gogoa bakarrik izan neban...nahiko egoera gogorra izan zan.... Orduak pasa ahala, aurpegia handitzen joan zan gainera...ene...



Desesperazio aurpegia? Egun asko lorik egin barik eta jan barik...

Baina, hemengo klinika on batera joan ginan eta dana oso ondo joan zan. Lan oso profesionala egin eben, antibiotiko gogor bategaz hasi nintzan eta egun pare batzuk pasata....orain, dana dago primeran!!!. Gerra emoten, hori beti! jajaja.

Gaur, Uztailak 23an berriro goaz Hirira Dentistarengana. Ea dana zelan joaten dan dana.

LEHENGO BATZARRAK


Pasadan astean Finketako eta komunitatetako PROMOTOREAK etorri dira. Euren egoera kontatu deuskue. Benetan ikaragarridxe da euren bizi egoerie. Famili handiak dira, ume asko daukatelako eta gainera, oso goiz. 14 urtegaz amak izaten dira, batzuk informaziorik ez daukatelako haurdun ez geratzieko eta beste alde batetik, eurek holan gure dabelako. Baina, azkenean, ume asko izateak ondorio kaltegarriak daukaz.

- Ezin dira etxeko neska mutil danak eskolara joan. Famili bakoitzatik bat aukeratu behar dabe eta beste guztiak batzutan ez dabe ikasten.

- Elikadura aldetik be penaz ibiltzen dira. Ez daukate egunean 3 janari egiteko aukerarik.

- Arropak eta eskolako gauzak izateko be arazoak daukiez.

- Osasun neurriak oso eskasak dira. Etxeko garbitasuna kasu batzuetan oso larria da eta janariak prestatzerako orduan be hori igarri egiten da. Gaixotasun asko dakarz egoera horrek.

Horregaitik, APSADEC hori aldatzeko esfortsu handia egiten dau. Finka bakoitzeko arduradun bat bolondres moduan lan egiten dau. Hilean behin etortzen dira batzarrak egitera. Finketako arazoak hemen azaltzera. Arazoak guztion artean konpontzen saiatzen dira. Bekadun umeen jarraipena egiten dabe (eskolara joaten diran, ondo badabil ikasketetan...).

Horretaz aparte, Don Valenek euren bizitza pertsonaletaz zerbait kontatzea eskatu jake. Txikitatik hasita orain arte, zelako istoriak....Pobrezidxe, informazio eza, autoritate asko eta tratu txarrak etxean, emakumeak ez ziran eskolara joaten aitak esaten ebalako...Bateri negarrak be urten eutson... 

Hona hemen egun horretako argazki pare bat.



HASI GARA LANEAN

Honeetan egunetan lana daukagu. ASECSA deitzen dan elkartea etorri da Pochutako inguruetan lan egitera eta eurekaz joatea gonbidatu deuskue.
ASECSA oso elkarte handia eta ezaguna da Guatemala osoan. Hainbat elkarte eta ONGgaz egiten dau lan edo behintzat, elkarte askori laguntzen ahalegintzen dira. Proiektu zabalak eta garrantzitsuak eroaten dabez aurrera. Hurrengo honeek dira euren helburu nagusiak:
-          Inguru sozialean emakumeari indar handiagoa ematea.
-          Emakumeak, batez be, baina ume gehienak eskolarizatuak izatea.
-          Eskolarizatuak diren ume horreek 13 urtetik aurrera be, ikasten jarraitzea.
-          Etxea ahalik eta garbien izatea. Higienea eta osasuna indartu.
-          Ahalegindu amatasun adina atzeratzea: 10 urteko umeak amak izaten dira.
-          Aurrekoagaz lotuta, ume kopurua murriztea. Eta hórrela umeen bizi kalitatea hobetzea (ez daukate jatekorik, ezin dira eskolara joan, ez daukate nola mantendu umeak…)
-          Osasun neurriak kontutan izatea: transmizio sexualeko gaixotasunak murriztea.
Honetan egunetan, Pochuta eta inguruko eskolatara joan gara. ASECSAko neska bigaz joan gara, Sandra eta Vilmagaz. Oso ondo azaldu dabe gaur egungo egoera. Aurreko gai guztietaz berba egin dabe eta oso berba zuzenakaz. Hasieran barrezka hasten dira gehienak baina gero, konturatzen dira berbak benetazkoak direla eta ulertzen dabe guztia.

Insituto de computación. Patulul.

                                                              
Instituto básico. Pochuta.
Euren azalpenak amaitu eta gero, Valentinek geuk berba egitea eskatzen deusku. Hasieran ez dakigu oso ondo zer esan baina guere aurkezpena egin da gero, geure egoera erreala kontatu deutsegu. Oso mundo desbardinetan bizi garala eta geuk atera doguzan ondorioetaz berba egin deutsegu. Lehenengo egunerako, busetik baja eta gero 13 urteko bikote bat ikusi genduan eta gurasoak ziren. Hori guretzak eta gure errealidadean ez dogu inoiz ikusiko eta guretzat egoera hori imaginaezina dala esan deutsagu. Bihotzez egin deutsagu berba eta ASECSAk egiten dauan lana kontutan izatea eskatu deutsegu eta eurek esandakoa broma bat moduan ez hartzea, bizitza luzea dala eta gauza bakoitza bere adinean egin behar direlako.
                          Colegio San Miguelito. Pochuta.



                                                 Colegio de Guadalupe. Pochuta.
Berbetan egon garan bitartean, danak egon dira aho zabalik, 29 urteko neska gazteak garela, senargabeak eta ez daukagula umerik esan da gero…Momento hori benetan harrigarria izan da guretzat…handik aurrera guk esan dugun guztia pentsa zelako eragina izan dauan euren pentsamentuetan…Izugarrizko sentsaziñoak bion aldetik.


                                                        Equipo osoa ia ia: Lidia, Bety, Sandra, Iliana, Amaia eta neu. (Valentin argazkia ateratzen dago).

HERRITIK LAGUNAK EGITEN


Lehengo asteburua iritsi da eta Pochuta ezagutu gura dogu. Ez da herri handia baina inguruan bide asko dagoz eta oso luzeak dira. Bide horreek jarraituta inguruko finketara heltzen zara.
Honetan egunetan herrian bertan ibili gara bueltaka baina txiki geratzen jaku eta. Han goaz gu, “de expedición” jeje.
Bagoaz aurrera eta halako batean ume piloagaz aurkitu gara; hurrunetik barrezka hasi dira euren artean “Egun On”  ingelesez zelan esaten dan galdezka eta azkenean, ni be barrezka hasi naz eta “Egun On!” esan deutset. Bueno….hasi da festa!!

Gero eta ume gehiago hasi dira etortzen. Euren amak eta amonaren bat be agertu da. Ene…galdera piloa hasi dira geuri egiten. Gure izena zein dan, nongoak garen, zenbat urte, ia amak garen, mutilagunik badaukagun…
Benetan aberasgarria izan da, ez dabe inoiz argazki kamara bat ikusi eta argazkiak ataratzen hasi gara. Barrezka hasten dira eta gero eta persona gehiago daukagu geure inguruan geuri kasu egiten.  Benetako erreboluziñoa izan gara eurentzako! Amona bat etorri da eta euren hizkuntzan berba egitea eskatu deutsat eta gu, euskeraz berbetan hasi gara. Danok hasi gara barrezka!.

ESPAÑA CAMPEÓN!! Esaten dau batek. Oso futbol zaleak dira eta Españan partidu danak ikusten dabez.  Askotan, partidua dagoenean euren artean haserrekuntzak dagozala esaten deusku batek. Madril eta Barzelona asko jarraitzen dabe eta igarten da. Autobusak Barzelonan bufandakaz eta pegatinakaz apainduta dagoz; Pochutako etxe batek Madrilgo armarria margotuta dauka; mutiko asko futboleko kamisetakaz jantzita dagoz…

Azkenean, oso berandu egin jaku. Ez dogu bueltarik emon baina oso arratsalde aberasgarria izan da eta beste egun batean bueltatuko garela esan deutsagu.

APSADECeko LANGILEAK

Kontatu deutsuegu APSADECen egiten dogula lan eta oraingo honetan langileen aurkezpena egingo deutsuet.
Lidia, Lidiak APSADECeko kontuak eramaten dauz. Diru sarrerak eta irteerak antolatzen dauz eta familieI emoten jakezan material edota janariaren kontrola berak eroaten dau. Gainera, ekintza desbardinak antolatzen saiatzen da eta beste finantziazio motak aztertzen ahalegintzen da. Idazkari moduan be lan egiten dau egunean zehar: emailak egunean eroan, telefonoa atendidu eta gendeagaz harremanak izan.

Valentin, Bizi oso interesgarria izan eban, eta oraindik daukan, gizona da. Asko bizi izan dau (ezin dogu hemendik kontatu), benetan oso papel handia dauka herrian eta asko maite dabe. Gure langile gustokoena. Guretzak ia ia aita edo aitite bat modukua da. Asko zaintzen deusku eta beti dago gure zain eta guri laguntzeko prest. Baina, Horretaz aparte, inguruko gendeagaz harreman iztua dauka: Finketara joaten da (oso baldintza txarretan bizi diran herritarrak)  eta euren egoera edota daukiezan arazoak arretaz entzuten dau eta arazo horreri konponbidea aurkitzen ahalegintzen da. Orain, gainera, beka guztien jarraipena eroaten dau (beste langile baten ordez dago), beharrizan handia daukaten familiak aurkitzen ibiltzen da eta gainera, bakadun umeen jarraipena eroaten dau. Arazorik balego, eskolara joaten da umeagaz zuzenean berba egitera. Gu horretan gagoz, Bekari buruzko lan guzti horretan berari laguntzen.


Iliana,  APSADECeko erizaina. Farmazia daukagu behean eta bertan egoten da herritarreri botikak saltzen, txertuak ipintzen bai ume edota nagusiei… Orain dela egun bi, Guatemalako komadronan batzar batera joan da. Bertan, 104 urteko andra bat saritu dabe bere bizi guztiko lan handiagatik. Agurea, oso pozik jarri zan eta emozionatuta negarrez hasi zala kontatu deusku Ilianak.


Bety, guretzak beste lankide bat modukua da. Etxeko lanak egiten dauz. Etxeko garbiketak eta janaria prestatzen deusku. Asko zaintzen deusku ama bat moduan. Larunbatetan be etortzen da, nahiz eta geuk esan ez etortzeko, ogia eta erosketak ekartzen etortzen jaku etxera goiz goizetik. Igandeetan etortzeko be prest dago beti baina, hori bai debekatu deutsagula.


Badagoz beste langile batzuk baina honeek “Promotoreak” deitzen direnak, ez dabe dirurik jasotzen. Bolondresak dira eta oso lan handia egiten dabe. Jasotzen daben informazio guztia euren finketan edota herritarren artean zabaltzen dabe. Herritarren egoera eta arazoak zabaltzen deuskue guri bebai APSADECetik geuk eureei langudu ahal izateko.
Hainbat gauza gehiago egiten dabe eta horren informazioa emongo deutsuegu.

domingo, 22 de julio de 2012

POCHUTA


Eguraldia oso ona da hemen, epel epela da eta ez da eguzkirik ikusten. Sasoiko eguraldia baita, "canícula" garaia dala esaten deuskue. Goizeko aldean ez dago laino bat ere ez eta justo geure etxe aurrean dagoen sumendia oso ondo ikusten dogu baina orduak joan ahala, lainotu egiten da eta ezin dogu berriro ikusi hurrengo eguna iritsi arte. Egun honeetan euri zaparradak botatzen dabil baina euria gelditzen danean berriro daukagu eguraldi ona eta guztiok etxetik urten eta kalera goaz.


  Ez dago gauza handirik herrian ikusteko edota egiteko, baina gure inguruko paisaiak ikusita oso gustora gagoz. Herri berde-berdea da, era askotako arbolak dagoz: Palmerak, bananoak, finketako kafe plantaziño asko dagoz eta azukrezko kañakaz beteta dago dana. Gainera, Txori desbardinen soinuak entzuten dira leku eta ordu guztietan. Guretzat, Paradisua!.


Kaleetan beti dago jendea bai eserita euren artean berbetan edota paseatzen eta beti kasu egiten deuskue "Buenos dias Seño" edo "Buenas tardes Seño" esanez. Umeak be beti dagoz kalean jolasten eta berandu arte gainera, gaua iristen danean (arratsaldeko 7tatik aurrera) nahiz eta kalean argirik ez egon eurek olgetan jarraitzen dabe.  Etxean gelditzen garenean euren abotsak entzuten doguz egunero,beti barrezka eta orain, jakinda geu etxean gaudela tinbrea jotzen deuskue egunero eta geuri deika ibiltzen dira eurekaz berba egiteko, A ze parrandistak!! gu beti eurek etxera botatzen...


Herri oso lasaia dala emoten dau hasiera batean baina herria oso aktiboa da. Goizaldeko 3.30tan hasten da martxa herrian. Oilarraren kantuagaz hasten da dana, etxe gehienatan oilarrak dagoz, bat hasten bada kantuka inguruko guztiak jarraitzen dabe kantuka, Hau bai festa!. Finketan lanean egiten dabenak be goizetik hasten dira martxan eta lanera doaz ordu honetan. Kanpora joan behar direnentzat autobusak dagoz eta kamioien zarata asko entzuten da, korrika doaz alde batetik bestera oso azkar. Etxeko andrak, ordu honetan etxeko lanak egiten hasten dira (tortillak prestatzen, etxea grabitzen, sua pizten eta gosaria prestatzen...).


Lehengo gau bietan nahiko txarto egiten genuen lo 3.30tako izartu egiten ginen. Baina orain, ez dogu entzuten ezer 6.00ak arte. Hortik aurrera hasten da geure egunerokoa.

sábado, 14 de julio de 2012

APSADEC

APSADEC da geu lanean gagozan ONGaren izena. APSADEC (Asociacion de Promotores de Salud y Desarrollo Comunitario) esan gura dau.


BATEGINEZ es una ONGD de Durango que lleva más de 15 años de trabajo de cooperación internacional. Su misión está dirigida a mejorar las condiciones educativas y sanitarias de la población de San Miguel de Pochuta a traves de diversos proyectos en terreno y la elaboración de acciones de sensibilización en Durango.

APSADEC trabaja con promotores locales. Estos promotores son personas voluntarias que apoyan a la población con trabajos de educacion en higiene y salud. Los promotores se reúnen en APSADEC una vez cada més. Aquí, tienen sus charlas, debates, evaluaciones... Apsadec les imparte también información o charlas sobre higiene y educación para que ellos después, puedan trasmitirlo a las personas que viven en sus fincas o comunidades.

BATEGINEZ cuenta con personas voluntarias que aportan apoyo económico que va directamente a los habitantes de Pochuta. Con ese dinero se mantiene al personal de Apsadec; se ayuda a las familias más desfavorecidas y así, pueden aportar una educación de calidad a un miembro de la familia y también los ayuda con el material escolar y alimentación Infantil.

Nosotras, desde aquí os seguiremos contando sobre cómo trabaja la ONG y la importancia que tiene para las familias.

Nos han abierto totalmente las puertas de la casa, han convocado una reunión extraordinaria sólamente para darnos a conocer ante los promotores. Nos han contado sincéra y abiertamente sobre la situación en la que viven (económica, familiar, educación...) y nosotras también hemos aportado un poco, contándoles nuestra situación. Les ha gustado tanto que nos han invitado a asistir a sus fincas para que lo volvamos a explicar y hablar a la gente de las fincas, también asistiremos a las charlas que se impartirán durante los próximos días en los colegios e institutos de alrededor. Estamos muy contentas!!! Ya os comentaremos a ver qué tal nos ha ido!.