martes, 16 de octubre de 2012

Regreso a casa!!!


Heldu gara etxera eta oraindik burua Guatemalan daukagu. Ez dogu sinisten hau dana amaitu egin dala eta barriro geure betiko bizimodura bueltatu garala.

Alde batetik oso pozik geure gendeagaz gagozalako, bakoitza bere bizimodura bueltatu gara baina, beste modu batera. Gauza barriakaz hasteko gogoagaz, bizimodu barri bat hasten goaz barriro eta hori oso polita da. Beti izango dogu Guatemala gogoan, bertan bizi doguzan momentu berezi guztiak geure bihotzan eroango doguz. Beti irribarre handi bategaz gogoratzen dot nik, oso gogorra izan da esperientzi hau baina oso oso aberasgarria.

Bermioko GIZek (gazte informazio zerbitzua) hitzaldi bet antolatu gura dau honeri buruz eta danok zagozie gonbidatuta! Komentako deutsuet noiz izango dan.

Muxu handi bat eta eskerrik asko bloga jarraitu dozuen danori eta orain badakizue etxean nagoela. Ikusiko gara elkarregaz!!! jajajajaja. :)))

miércoles, 26 de septiembre de 2012

EMPEZARON LAS DESPEDIDAS


Hasi gara gitxi gitxika agurrakaz. Asko kostatzen jaku baina, 3 hilabete egon gara hemen eta heldu da bueltatzeko momentua.  Raquel badoa bueltan Euskal Herrira eta arratsalde honetan, guztiok elkartu gara agur esateko edo behintzet, euren kasuan Laster arte bat! jeje. APSADECekoak opari polit bat emon deutsie, eta Raqueleri asko gustatu jako!. BATEGINEZek be bere oparia dauka eta Raquel heltzen denean ikusiko dozue, oso oroigarri polita da!.

Laster arte Raquel!.


TARDE A OSCURAS


Euri asko egin eban eta azkanean, argi barik geratu ginan. Baina, erderaz esaten dan moduan "al mal tiempo buena cara!" eta txokolatea prestatu genduan eta bolloakaz batera, hala, listo! "merienda romántica" jajajaja. 

Ederto pasa genduan gauzak kontaten, barre masi egin genduan eta argia etorri zanean, argia itzali eta horrela jarraitu genduan! jajaja.





FIESTA SORPRESA!!


Hemengo egunak amaitzen hasi dira eta hara! Azken asteburuan jai sopresa bai euki dogu! Goizean gazte talde bat etorri da euren erabaki batzuk hartzen eta arratsaldean, beste gazte talde bat etorriko dala esan deuskue.

Hara! boltsakaz agertu dira, musika ipini dabe eta jai bat izan dogu! Jolas desbardinak izan doguz eta ederto baten pasa dogu!. Pastela jan eta gero, piñata apurtu dogu berriro!. Geure poza! Gazte oso majuak dira honeek. Asko harritu gara ze eurentzat guretzako eskerrak emoteko era izan da jai hau.

Hemen ipintzen doguz egun honetako argazkiak!.








domingo, 23 de septiembre de 2012

A LA PLAYA!

Lan da lan ibili eta gero, Domeka baten hondartzara joan gara. Apsadeceko talde guztia (langileak eta juntakoak), Raquel eta geu biok (Amaia eta biok).

Monte rico deituriko hondartzara joan gara. Nahiko hurrun dago Pochutatik baina merezi izan dau!. Bertan eguna pasatzera joan gara. Eguzkia hartu, uretan errefreskatu eta gero, barbakoa bat egin genduan. Aiiii holan bai!! Dana ez da lana eta beti dator ondo deskonekziño apur bat!. Eskerrik asko APSADEC!!! Eurek antolatu ebien geuretzako eta!.











DESFILE

Iraila osoa gabilz jai batetik bestera, tarteka lanean bebai...osea topera! jejeje. Baina, ederto...ia hau amaitzen hasi da eta, snif...

Oraingo honetan, beste jai betri buruz berba egingo deutsuegu. Guatemalan, Jairik handiena Irailak 15ean ospatzen da, "Independentzi eguna". Eskolako ume guztiak eskolako uniformeagaz edo traje tipikoagaz janzten dira eta herritik desfilatzen dabe. Egun batean ikasle talde batek hartzen dau parte eta hurrengo egunean, beste guztiak.

Aurten, finketatik bili garenez, maistrak geu be desfilean eurekaz parte hartzea gonbidatu gaitue. Zelan ez, hara joan gara geu be "Maya" jantzita! Geu be ia Pochutarrak gara eta! Herritar batzuk aurpegi arraroakaz begiratzen gintuen baina, beste batzuk oso pozik geugaz.....bardin bardin, oso harro joan gara gu jajajaja.










Quema de Antorcha


Bueno dana ez da lan eta lan...badaukaguz dibertitzeko momentuak eta batez be, aspaldi honetan jairik jai gabilz herrian Independentzia dala eta! jejeje.

Urtero lez, eskola guztietan antortxa pizten dabe puntu zehatz baten (beste eskola baten edota erakunde baten...) eurentzat urte horretan garrantzitsua izan delako. Eta korrika joaten dira euren eskolara berriro bertan iztera (herrian ez dago alkaterik eta udaletxea itxita dago. Lehen, bertan izten ziran antortxa guztiak baina orain, bakoitzak eroaten dau antortxa gure dauan lekura).

Eta San Carloseko finkakoak, APSADECera etorri dira antortxa piztera. Geu be, zelan ez!, parte hartu genduan eta eurekaz korrika joan ginan antortxa eta guzti!. Euren poza! jajajaja.





Reuniones con colaboradores


Jarraitzen dogu geure zereginetan. Raquel hemen dagoela eta estrategia plana aurrera jarraitu gura dogunez, inguruko kolaboradore guztiakaz elkartu behar izan dogu. APSADECek aurreratzeko, euren lagunak be ezagutu doguz eta eurekaz aurrera jarraitu gura da.

Batzarrak prestatu doguz eurekaz eta bertan, Organizaniñoari buruzko hobekuntzen proposamenak zeintzuk diren ezagutu doguz (eskola, osasun zentroa eta Asecsaren berbak kontutan izanda). 

Herriko beharrizanak zeintzuk diren be jakin gura izan doguz eta horretarako, herriko gendeagaz egin dogu berba, inkestak pasatu doguz, etab. Lan handia baina oso polita izan da!.

Hona hemen ekintza horreetako argazki batzuk!.




sábado, 22 de septiembre de 2012

VISITA A FINCAS

Aste honetan, finkak bisitatzera joan gara danok alkarregaz, hau da, APSADEC eta BATEGINEZ.

Raquel orain dela urte batzuk be etorri zan finkak bisitatzera. Familien egoera zein dan ikusi dogu eta batzuen kasuan Raquelegaz gogoratzen ziran.

Euren etxeko ateak igiri euskuezan eta Raqueleri batez be, eskerrak emon eutsien. Oso pozik dagoz Bateginezek egiten dauan lan handiagaz, asko eskertzen deutsue BATEGINEZeko talde guztiari zuen laguntzagatik. Euren partez besarkada handi handi bat bidaltzen deutsuegu guztiori!!.

Eskolatara be joan gara eta bertako ikasle barretsu guztiak ikusi genduzan. Euren poza geu bertan ikusteaz! Eta gu oso pozik eurek eskolan hain pozik ikusterakoan!!!.

Jarraitu laguntzen Euskal Herritik, oso garrantzitsua da zuen laguntza euren bizitzaren kalitatea hobetzeko!.

Muxu handi handi bat guztiontzat danon partez (guraso, ume guztien partez)!!!!!!!.








San carloseko finkara bueltatu ginan, geure etxera eta geure familiagaz! jejeje. Irailak 15ean Guatemalan egun ospetsua eta oso garrantzitsua da "Independentziaren eguna" ospatzen dabe eta eskola guztietan ekintza bereziak antolatzen dabez. Finka honetan egon ginanez, egun honetan euren eskolara joatea gonbidatu ginduen.






Jornada de reuniones en APSADEC junto con BATEGINEZ

Hamen gagoz, danok alkarregaz eta lan egiteko prest!.

Lehenengo eta behin, BATEGINEZ orain dala 6 urte etorri zala kontatu behar deutsuegu. Aurten be, gauza barriak ekarri dauz 2012. urteak...Geure bisita eta Bateginez be aurten etortzea erabaki dau. Erabaki oso oso ona!.

Hasi gara ba geure batzarrakaz. Apsadecek bultzada bat izatea gura dau eta horretarako gure laguntza eskeini deutsegu. Memoria egiten hasi gara Amaia eta biok, bertan (historia, euren lana, proiektuak eta plan estrategikoa aurkezten dogu). Bateginezen laguntzagaz konta dogu beti eta plana egiteko batzar honeek euki doguz azken hilabete honetan. Lan gogorra eta oso sakona, baina Amaia eta niretzat oso aberasgarria. Mundu honetan jarraitu gura badogu gauza honeek oso garrantzitsuak dira jakitzea!.

Hona hemen egun honeetariko argazki batzuk. 




BATEGINEZ Pochutan!!


Irailagaz batera Raquel (Bateginezeko langilea) etorri jaku Pochutara!!! Hau poza!!!!.

Lan egiteko eta gauza barriak egiteko gogo handiagaz etorri jaku. Etxera etorri bezain laster, Junta alkartu da berari agurra emoteko!.

Hona hemen egun horretako argazkiak. Betiko moduan, kafea eta bollotxoa falta barik, uuuuummm..ze gozo!. Orain bai gagoz danok alkarregaz!!.




NEURE URTEBETZEA!!!!!!!!!!


Heldu da neure eguna! Bazan garaia alde batetik baina bestetik asko harritu gara, etxera bueltatzeko gero eta gitxiago falta delako, hemen denbora oso arin pasatu deusku!.

Goizean, goizetik merkatura joan gara erosketak egitera: patatak (patata tortila egiteko), fruta (mazedonia erraldoi bat egiteko, gende asko gonbidatu dogulako) eta gozoki desbardinak (etxeko piñata bat egiteko eta bertan sartzeko; eta, postretzat txokolatezko gauza desbardinak ipini doguz).

Etxera bueltatu eta korrika hasi gara gauzak prestatzen. Amaia tortilak egiten, Neu mazedonia prestatzen eta Rakel enbutidoa plateratan ipintzen eta mahaia prestatzen.
Hasi dira lehengo gonbidatuak agertzen eta jaten hasi gara. Ah zelako festa!!!! Danatarik dago mahaian eta danak pozik! Langileak jamoia jaten eta oso gustora! Asko gustatu deutsie!.




Gero eta langile gehiago hasi da etortzen eta mazedonia atara dogu. Jan eta gero, batzarra daukagu prestatuta Rakel etorri baita eta lehengo eta behin berari agurra emoteko eta beran aldetik, BATEGINEZeko egoera zein dan aurkeztu deutse.



Batzarra amaitu eta gero, festa berriro!!! Hau ez zan geure eskuetan egon, APSADECeko langileak prestatu ebien afaria!!! Afari berezi-berezia, izugarrizko oiloa erosi dabe eta euren erara prestatu dabe. Eta,pastel erraldoi bi agertu dira, kandelak piztu eta kantaka hasi dira guztiak. Gero, kandelak amata eta gero, pastelari haginkada bat emoteko eskatu deuste baina jatera joan naienean, Lidiak burua sakatu eta pastelan gainean ipini dosten. Aaiiiiiii!!!! Pastela leko guztitatik sartu jat, sudurraren barrotik be pastelagaz beteta  euki dot!!! Jajajajajajajajaja.
Opariak igiri eta gero, piñata atara dogu. Ai zelako barreak!!! Guk ez dogu piñatarik egiten baina hemen beti egiten da. Baina, piñata jotzen dagoenari ulea hartzen deutsie, zu piñata jotzen hasten zarenean eurek piñata lekotik mobitzen egoten dira beti eta zuk ez dakizu non dagoan jajajajajaja…









Bare masi bota doguz! Eta azkanean, piñata apurtu zan! Guztion artean txandaka apurtu dogu eta gozoki guztiak airean urten dabez. Umeak eta ez hain umeak korrika joan dira lurrera gozokiak hartzera!. Aiiii ze egun borobila eta polita! Nire familikoak danak egon dira nire egunean elkarregaz neure lengusiñaren ezkontza zalako, egun berezia niretzat eta familian bebai, euren pentsamenduan egon nintzan egun osoan baina, azkenean holan hain ondo egon da gero, asko animatu deuste eta oso ondo pasa dot eurekaz, Guatemalako familia barriagaz batera eta asko ezkertu behar dotez!!.