jueves, 16 de agosto de 2012

GUATE CITY


Aurreko barikuan dentistako azken konsulta izan genduan. Asteburua zanez, Guatemala Cityn geratu ginan asteburua pasatzen!. Bertan, Olga daukagu. Lanean dago hemen urte bete baino gehiago eta oso gustora dago. Hamen, bere lagun taldea sortu dau. Talde honetan alde guztietako pertsonak dagoz (euskaldunak, frantzesak, colombiakoak…).



Bariku gauean eurekaz elkartu ginan eta afaria jatera Joan ginan. Bertoko leku tipiko bat ezagutu geduan, janari tipikoak jan genduzan eta zuzeneako musika izan genduan. Jaten egon ginan bitartean dantzan be ibili ginan. Oso plan ona! Gallo izeneko “chelas” edo zerbezakaz batera, jeje.

Zapatu goizean, armosua gustora jan genduan Olga eta Albagaz. Lasai hartu genduan goiza egun luzea geunkan aurretik eta!. 

Autobusa hartu eta bagoaz Patzun izeneko herri batera (Guatetik 2 ordura dago baina 2 ordu t`erdi behar izan genduzan) eta MIXCO VIEJOra  Joan ginan. Oso leku polita eta lasaia da. Mendian bertan dagoz Mayen piramideak. Eguraldi ederra egin euskun  eta oso gustora egon ginan bertan. Azkenengo 15 minutuak geuretzako izan dira, ez da inor egon bertan. Piramide batera igo eta bertan paisai ederra geneukan geure aurrean. Arnasa hartu sakon eta asko erlajatu ginan. Hemengo  energia onak hartu genduzan, geure eguneroko zereginetan indarrak euki ahal izateko!.






 
Bueltan, Guateko teatro batera Joan ginan. Hasieran, “Romeo eta Julieta”ren antzerki bat egon zan programatuta baina bertara heltzerakoan “ ballet”a eta “dantza konteporanea”ko koreografiak egozan antolatuta. Sartu ginan ba, bertara joateko korrika ibili ginan eta!  Asko  gustatu euskun!!.

Balleta “las sílfides”eko koreografia izan zan eta inoiz ez nintzan ballet batera joan. Bestea, barriz, dantza kontenporaneoko koreografia bat izan zan  “baktun: Mayen egutegia”ri buruzko dantza, oso polita izan zan.
Handik urten eta Olgan lagunekaz alkartu ginan. Afaria jatera eta gero, Guateko kultur etxe alternativo batera. Bertan leko akotako pertsonak egon ziran, leku entretenigarria eta desbardina!.

JANARI BEREZIA!


Gaur danok alkarregaz jan egingo dogu!. Orain arte bati gagoz etxean bakarrik eta! Ganera, beste egunean geure janari tipikoei buruz egon ginan berbetan eta patata tortillak prestatuko doguzala komentatu eutsien. Orduan, animatu ginan guztioak eta eurek buzkentzak ekarriko dabezala komentatu euskuen.






Hala, “DICHO Y HECHO”…patata tortillak prestatu genduzan eta eurek buzkentzak eta okela ekarri  ebiezan. MMMMMMMMMMMMMM…gozo! Gainera, barre piloa egin genduan..Lidia oso barregarria da, beti dago bromak egiten!.
Famili polita egiten dogu ezta?.

COMUNIDAD CANDELARIA


Gaur “FINCA CANDELARIA”ra joatea gonbidatu deuskue. Bertan, Cecilia promotorea bizi da bere familiagaz batera. Finka hau oso berzeia da Pochutan, eurek direlako finkaren jabea. Lehen egoten zan Patroia Joan egin zan bertoko gastuakaz ezin ebazalako aurrera egin. Orduan, bertoko herritarrak hartu dabe eta eurek ateratzen dabe aurrera ahal daben neurrian.






Lan asko egiten dabe hemen. Talde desbardinak dagoz eta lan desbardinak egiten dira. Azkenean eurek komunitate bat moduan bizi dira eta hemen egiten dan lan guztia komunitate osorako egiten dabe. 
 
Andra talde bat sedazko hariak produzitzen  ateratzen dabe bere bizitza aurrera. Orain dela 3 urte hasi ziran beldarrak erosten eta eurek hastean datza euren eguneroko lana. Hasi egiten dira eta arraultzak ipintzen dabez, arrautza horrek apurtu eta arraultzetatik ateratzen dabe haria. Normalean eurek ateratzen dabe haría baina  aspaldi honetan, argi barik dagoz eta  ezin dabe lan hori eurek egin makinakaz egiten dabelako eta argi barik ezin dabe haría atara, eskuz egitea oso zaila dalako. Beraz, arraultzak bakarrik saltzen dabez beste empresa bateri eta empresa horrek ateratzen dau haria.





Aurrera jarraitu genduan, eta geure bisita ez da izan ingurua ikustea eta listo. Apadrinetako daukaguzan familiekaz hitzaldia prestau genduan. Betiko moduan euren aurrean aurkeztu ginan eta berbetan egon ginan eurekaz. Geure bizimoduari buruz eta geure iritsia emon gendun. 

Azkenean, eurek geuk esandakoa eskertu euskuen eta edaria eskaini eta gero, berbetan jarraitu genduan. Etxera bueltatu aurretik, pultserak egiten dabezan andra taldeko nagusi bat egoan eta geure bisita eskertuz, eurek egindako  pultsera bat oparitu euskuen.


JAI EGUNA!!!!!!


Hilabete baino gehiago daroagu Pochutan  eta sasoia izan da jai apur bat izatea…entretenimenduren bat eta ondo pasatzeko ezta? Jeje.
  
Goizean igerileku naturalatara joan ginan, naturala izatea ez dau esan gura  ur jauzi bat bezalako izango danik gero! Neuk holan pentsa neban hasiera baten! Jajaja.  Bertara heldu eta ikusi genduan zer zan, karratu bat eta igerilekuko ura mangera batetik ateratzen zan, Jajaja. Baina, oso leku polita zan, benetan. Asko gustatu jakun!.


 
Goizetik heldu ginan eta itxaron behar izan gendun igerilekua apur bat bete arte.
Bitartean, Claritagaz berbetan egon ginan. Geure bizitzari buruzko gauzetaz berbetan. Oso interesatuta dago geure bizitzari buruz eta beti dago galderak egiten. Mundutik zein lekutan egon zara?...






Goiza ederto baten pasatu genduan igerilekuan!. Gero, berbena egon zan herrian eta bertara Joan ginan musika apur bat entzutera. Bitartean, koheteak bota ebiezan. Halako batean konbiteak atera ziran. 



Mozorrotu egiten dira eta hasiera batean, oso kareta errealistak ziranez beldurra ta dana emon euskuezan!.
Gauean, afaria jaten giñela, su artifizialak ikusi genduzan. Eskontza bat be egon zan..hau bai egun borobila!! Danatarik izan genduan! Jajajaja.

Ondoren, autobus, kamioi eta era askotako  garraiobideak pasatu ziran elizaren aurretik. Erregina be izendatzen dabe egun horretan!. Danak bedeinkatu eta gero, areto nagusira Joan ginan dantza egitera. Ederto pasatu genduan baina geure airera, inor ez zan ausartu geu dantzan gonbidatzea eta!.

JANARI BANAKETA


Aste honetan, APSADECen apadrinatuta dagozan familiak etorri dira geure etxera.
Eurek banan banan aurkeztu dira eta euren bizitzari buruz zerbaitu kontatu deuskue. Danak dira verba politak eta ezagutu barik, zelako bizitzak, zelako istorioak kontau deuskuen…mometu askotan, azaleko uleak be puntaz jarri jakuz.

Euren txanda amaitzerakoan, geure txanda hasten zan. Aurkeztu egiten ginan euren aurrean eta geure bizitzako gauzeri buruz egiten deutsagun berba.  Zenbat urte daukaguz, geure egoera (pertsonala, ikasketak, lana, geure familiaru buruz…). Nik, nire egoera pertsonala kontatzen deutset, familia arrunt bat garela eta  ikasketa gutxiko gurasoak direla…baina, gaur egun asko aldatu dala, ikasketak daukaguz eta neska eta mutilen arteko bardintasuna lortu dogula…Harrituta entzuten deuskue eta asko, oso gustora dagoz geure berbak entzuten eta guk esandokoagaz be adoz dagoz. Hemengo neska asko 13 urtegaz amak direla ikusi dogula esan deutsegu eta guretzat pentsaezina dela geure gaur egun egungo kulturan eta horren arrazoiak esaterakoan, eurek be ados dagoz hori aldatu egin behar dabela.



 
Geure berbak entzun eta gero euren iritsiak entzun doguz, estabaida bat sortzen dogu eta azkenean eskerrak emoten doskue. Batzuetan, askotan ez esatearren, txarto sentitzen gara heroiak bezala ikusten gaitzuzelako eta hori ez da hórrela. Geuk, geure birmonak, eta amonak ikasitakoen gauzetaz egiten dogu berba, nire gurasoak emon deuskuen ezagupenak elkarbanatzen gagoz eurek beren bizimodua aldatu ahal izateko, euren bizimodua hobeagoa eta alaiagoa izateko, hori besterik ez…

Berba guztiak esan eta gero, janarien banaketagaz hasi gara. Famili bakoitza, hilean behin etortzen da APSADECera. Batzarra beti hasten da hitzaldi bategaz (osasunari lotutako hitzaldiak izaten dira) eta gero, gauzen banaketagaz hasten dira. Aste honetan: Janaria tokatzen jake. Famili bakoitzak produktu hauek hartuko dabez: olioa, azukrea, indaba gorriak,  arroza, esnea eta inkaparina. 



LAGO AMATITLÁN


Dentistarengana Joan beharra izan dogun lez, arinago urten genduan Simeonegaz Pochutatik. Etxetik janaraia eroan genduan biderdian atsedenalditxo bat egiteko.

Asko gustatzen jaku bide hau egitea oso paisai politak ikusten doguz eta! Dana da berde-berdea, era askotako arbolakaz dago inguratuta: platanoak, arbolak urte askotakoak dira, erraldoiak!.


Geuk  jakin barik, Simeonek egun honetan beste bide bat hartzea erabaki eban. Bide honetan oso leku polit bategaz aurkituko ginela komentatu euskun. Baina geuk ez genekien ezer, sopresa bat da.

Halako batean, heldu ginan lekura eta hara, URA!!!!!!!!!  Zenbat denbora ura ikusi barik!  Amaia eta biok aldarrika hasi ginan emozionata Jajajaja…Laku bat!! AMATITLÀN deitzen da laku hau.

Bertako paisaiagaz gozatzen egon ginan, janaria atara (bettyk prestatutako arroza) eta ordu erdi bat egon ginan, lasai-lasai eta gozotan.

Bertan jateko prest gagozala, neska bi agertu ziran geure ondoan pailazo jantzita! Eurek jantzi eta margotu ziran. Benetako artistak!.



  
Jan eta gero,  jarraitu genduan geure bideagaz, dentistarengana (“VUELTA A LA CRUDA REALIDAD!” Pentsatu eban Jejeje).  4 orduko sufrimendua pasa eban, ez dot detailerik emongo, baina bertan egon nintzanean lakuaren pentsamenduan egon nintzan…ez bazan dentistako konsultagaitik izan ez genduke agian lakua ikusiko. Beraz, egun horretako alde positiboagaz geratu naz! Jeje.