sábado, 30 de junio de 2012

POCHUTAREN EGOERA ETA GURE LANA

Bueno, behin jakinda nora goazen tokaten dan hurrengo galdera hau izan da:  

Zertara zoaz?

Hasi aurrteik, komentatu ez noala bakarrik. Amaia izango da neugaz joango dan konpidxe. Amaiak enpresariales eginda dauka eta Donostiarra da. Neska jatorra, benetan.

Guatemalako herri txiki batera joango gara, San Miguel de POCHUTA izenekoa. Herri honek 4 kale nagusi daukaz eta hortik aparte txabolak dagoz. Guztira, ofizialki, ez dakie zenbat biztanle dauzen baina gitxi gora behera 9.842 biztanle dira (wikipedia 2002.urtean).

Herri honetan kafe plantaziño garrantzitsuak dagoz eta finketako jabeak famili dirudunak izaten dira. Bertan, "jornaleroak" bizi dira, langileak, eta euren famili osoa. Eskolak be badagoz finka horretan eta maistrak bertara joaten dira famili horretarako umeei eskolak emoten.

Zein da Herriaren egoera? 

Egoera larria da Guatemala osoan eta Pochuta herrian bereziki. Kafearen produktibitatea ona da izatez baina kafea oso ona da eta oso gareztia danez ez dabe merke saldu gura. Orduan, finkak izten ari dira eta bertako familiak kanpora joan beharra daukate, txabolatara. Inolango biarrik eta azkenean, txiroak dira eta ez daukate zelan aurrera egin. Gainera, bertako neska gazteak eskola izten dabe, lanean hasten dira edozein lekuetan eta kasu batzuetan prostituziñoara jotzen dabe.

Orokorrean, nahiko egoera larrian dagoz bertako neska gazteak, asko haurdun dagoz 12-13 urtegaz. Kasu askotan, indartuta izan direlako.

Durangoko ONG-ak, BAT EGINEZ izenekoa, egoera hau jakinda. Bertako APSADEC izeneko ONGagaz egiten dau lan. Elkarregaz egiten dabe lan, hemendik dirulaguntzak bidaltzen dira famili horreei emoteko.

Diru horregaz, eskolara joan ahal dira, euren bizikalitatea hobetzea da helburu nagusia logikoki eta batez ere, euren umeak (nahiz eta amak eurak be umeak izan) be aurrera eroan ahal izateko.

Hau da bertan aurkituko dogun egoera eta zihur nago, bertan egongo garenean hainbat gauza gehiago eta larriagoak aurkituko doguzala. Baina, orokorrean zuek jakiteko ipintzen dot hemen.

Gure lana zein izango da?

Nire kasuan, eskola inguruan ibiliko naz. Zailtasunak daukiezan gazteei laguntzera joango naz. Eskolatik kanpo ikasketetan arazoak daukiezanari gazteei lagundu laguntza klaseak emonez adibidez. Eta, batez be bertako familiek daukiezan arazoak eta euren bizimodua neure begiekaz ikustea.

Amaian kasuan, ONGaren dirukontuagaz zerikusia daukan guztiari buruzko lana eukiko dau. Gure inguruan, Farmazia be badago eta horren diru sarrerak kontrolatu egin behar dira, ONGaren garapena egokia izan ahal izateko.

Bueno, hau joan aurretik daukagun informazio guztia da. Bertan gaudenean bidaliko doguz argazkiak eta geuk bizi izandako esperientziak kontatuko deutsuegu. Bertako langileen berri emongo deutsuegu, euren izenak eta aurpegiak ezagunak egin behar doguz.Lan handia eta oso garrantzitsua egiten dabelako euren herriaren alde!.

No hay comentarios:

Publicar un comentario