sábado, 23 de febrero de 2013

BIDAIAREN OSTEAN

Kaixo danori! 

Orain dela asko ez dodana ezer idazten hemen. Baina, jakin dezazuen , oraindik be Guatemalan izandako esperientzia bizi eta gero, geure errtinagaz jarraitzen dogula. Eta, APSADEC eta BATEGINEZeri laguntzen jarraitzen dogula. Ez nik gura dodan beste, lanean nagoelako, baina tartetxo bat egiten ahalegintzen gara.

Denbora pasatzen denean ondo dator Guatemalan bizitakoa ondo iraunzteko eta bertako esperientziak beste ikuspuntu batetik ikusteko. Oso esperientzi aberasgarria da, benetan. Baina, egia da oso intensoa egiten dala eta nork berak, denpora apur bat behar dau bertan bizitakoa ondo beratzeko.

Aspaldi honetan, hainbat ekintza izan doguz (hitzaldiak, argazki erakusketa,...) Guatemalan, gaur egun, egiten diren proiektuak BATEGIZekoei azaltzeko. Bertan egiten dan lan guztiaz berri emon deutsegu eta proiektu honeek aurrera jarraitzeko egiten den esfortsu handia eginez gero, oso polita da kanpoko neska bik emaitza oso onak lortzen ari direla esatea. Beraz, oso sentimendu onak sortzen ditu elkar topaketa hauek. Durangoko Bateginezeko partaideak oso gustora eta emozio haundiz entzuten gaituzte eta horrek, asko emozionatzen nau.

Hona hemen, aste honetan izan dogun argazki erakusketaren argazki batzuk. Otsailaren 22an, barikuan, arratsaldeko 18.30etan Iurretako Kultur Etxean "Finketako familien egoera"ren hitzalditxo bat emon genduan.

Oso gustora egon ginan bai Amaia Fernandez eta Biok. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario