Heldu da neure eguna! Bazan garaia alde batetik baina
bestetik asko harritu gara, etxera bueltatzeko gero eta gitxiago falta delako, hemen denbora oso arin pasatu deusku!.
Goizean, goizetik merkatura joan gara erosketak egitera:
patatak (patata tortila egiteko), fruta (mazedonia erraldoi bat egiteko, gende
asko gonbidatu dogulako) eta gozoki desbardinak (etxeko piñata bat egiteko eta
bertan sartzeko; eta, postretzat txokolatezko gauza desbardinak ipini doguz).
Etxera bueltatu eta korrika hasi gara gauzak
prestatzen. Amaia tortilak egiten, Neu mazedonia prestatzen eta Rakel enbutidoa
plateratan ipintzen eta mahaia prestatzen.
Hasi dira lehengo gonbidatuak agertzen eta jaten hasi
gara. Ah zelako festa!!!! Danatarik dago mahaian eta danak pozik! Langileak
jamoia jaten eta oso gustora! Asko gustatu deutsie!.
Gero eta langile gehiago hasi da etortzen eta mazedonia
atara dogu. Jan eta gero, batzarra daukagu prestatuta Rakel etorri baita eta
lehengo eta behin berari agurra emoteko eta beran aldetik, BATEGINEZeko egoera
zein dan aurkeztu deutse.
Batzarra amaitu eta gero, festa berriro!!! Hau ez zan
geure eskuetan egon, APSADECeko langileak prestatu ebien afaria!!! Afari
berezi-berezia, izugarrizko oiloa erosi dabe eta euren erara prestatu dabe.
Eta,pastel erraldoi bi agertu dira, kandelak piztu eta kantaka hasi dira
guztiak. Gero, kandelak amata eta gero, pastelari haginkada bat emoteko eskatu
deuste baina jatera joan naienean, Lidiak burua sakatu eta pastelan gainean
ipini dosten. Aaiiiiiii!!!! Pastela leko guztitatik sartu jat, sudurraren
barrotik be pastelagaz beteta euki
dot!!! Jajajajajajajajaja.
Opariak igiri eta gero, piñata atara dogu. Ai zelako
barreak!!! Guk ez dogu piñatarik egiten baina hemen beti egiten da. Baina,
piñata jotzen dagoenari ulea hartzen deutsie, zu piñata jotzen hasten zarenean
eurek piñata lekotik mobitzen egoten dira beti eta zuk ez dakizu non dagoan
jajajajajaja…
No hay comentarios:
Publicar un comentario