sábado, 22 de septiembre de 2012

VISITA A FINCAS

Aste honetan, finkak bisitatzera joan gara danok alkarregaz, hau da, APSADEC eta BATEGINEZ.

Raquel orain dela urte batzuk be etorri zan finkak bisitatzera. Familien egoera zein dan ikusi dogu eta batzuen kasuan Raquelegaz gogoratzen ziran.

Euren etxeko ateak igiri euskuezan eta Raqueleri batez be, eskerrak emon eutsien. Oso pozik dagoz Bateginezek egiten dauan lan handiagaz, asko eskertzen deutsue BATEGINEZeko talde guztiari zuen laguntzagatik. Euren partez besarkada handi handi bat bidaltzen deutsuegu guztiori!!.

Eskolatara be joan gara eta bertako ikasle barretsu guztiak ikusi genduzan. Euren poza geu bertan ikusteaz! Eta gu oso pozik eurek eskolan hain pozik ikusterakoan!!!.

Jarraitu laguntzen Euskal Herritik, oso garrantzitsua da zuen laguntza euren bizitzaren kalitatea hobetzeko!.

Muxu handi handi bat guztiontzat danon partez (guraso, ume guztien partez)!!!!!!!.








San carloseko finkara bueltatu ginan, geure etxera eta geure familiagaz! jejeje. Irailak 15ean Guatemalan egun ospetsua eta oso garrantzitsua da "Independentziaren eguna" ospatzen dabe eta eskola guztietan ekintza bereziak antolatzen dabez. Finka honetan egon ginanez, egun honetan euren eskolara joatea gonbidatu ginduen.






No hay comentarios:

Publicar un comentario