Jarraitzen dogu geure zereginetan. Raquel hemen dagoela eta estrategia plana aurrera jarraitu gura dogunez, inguruko kolaboradore guztiakaz elkartu behar izan dogu. APSADECek aurreratzeko, euren lagunak be ezagutu doguz eta eurekaz aurrera jarraitu gura da.
Batzarrak prestatu doguz eurekaz eta bertan, Organizaniñoari buruzko hobekuntzen proposamenak zeintzuk diren ezagutu doguz (eskola, osasun zentroa eta Asecsaren berbak kontutan izanda).
Herriko beharrizanak zeintzuk diren be jakin gura izan doguz eta horretarako, herriko gendeagaz egin dogu berba, inkestak pasatu doguz, etab. Lan handia baina oso polita izan da!.
Hona hemen ekintza horreetako argazki batzuk!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario