Hilabete baino gehiago daroagu Pochutan eta sasoia izan da jai apur bat izatea…entretenimenduren
bat eta ondo pasatzeko ezta? Jeje.
Goizean igerileku naturalatara joan ginan, naturala izatea
ez dau esan gura ur jauzi bat bezalako
izango danik gero! Neuk holan pentsa neban hasiera baten! Jajaja. Bertara heldu eta ikusi genduan zer zan, karratu
bat eta igerilekuko ura mangera batetik ateratzen zan, Jajaja. Baina, oso leku polita zan, benetan. Asko gustatu jakun!.
Goizetik heldu ginan eta itxaron behar izan gendun
igerilekua apur bat bete arte.
Bitartean, Claritagaz berbetan egon ginan. Geure bizitzari
buruzko gauzetaz berbetan. Oso interesatuta dago geure bizitzari buruz eta beti
dago galderak egiten. Mundutik zein lekutan egon zara?...
Goiza ederto baten pasatu genduan igerilekuan!. Gero, berbena
egon zan herrian eta bertara Joan ginan musika apur bat entzutera. Bitartean,
koheteak bota ebiezan. Halako batean konbiteak atera ziran.
Mozorrotu egiten
dira eta hasiera batean, oso kareta errealistak ziranez beldurra ta dana emon
euskuezan!.
Gauean, afaria jaten giñela, su artifizialak ikusi genduzan.
Eskontza bat be egon zan..hau
bai egun borobila!! Danatarik izan genduan! Jajajaja.
Ondoren, autobus, kamioi eta era askotako garraiobideak pasatu ziran elizaren aurretik.
Erregina be izendatzen dabe egun horretan!. Danak bedeinkatu eta gero, areto
nagusira Joan ginan dantza egitera. Ederto pasatu genduan baina geure airera,
inor ez zan ausartu geu dantzan gonbidatzea eta!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario