jueves, 16 de agosto de 2012

GUATE CITY


Aurreko barikuan dentistako azken konsulta izan genduan. Asteburua zanez, Guatemala Cityn geratu ginan asteburua pasatzen!. Bertan, Olga daukagu. Lanean dago hemen urte bete baino gehiago eta oso gustora dago. Hamen, bere lagun taldea sortu dau. Talde honetan alde guztietako pertsonak dagoz (euskaldunak, frantzesak, colombiakoak…).



Bariku gauean eurekaz elkartu ginan eta afaria jatera Joan ginan. Bertoko leku tipiko bat ezagutu geduan, janari tipikoak jan genduzan eta zuzeneako musika izan genduan. Jaten egon ginan bitartean dantzan be ibili ginan. Oso plan ona! Gallo izeneko “chelas” edo zerbezakaz batera, jeje.

Zapatu goizean, armosua gustora jan genduan Olga eta Albagaz. Lasai hartu genduan goiza egun luzea geunkan aurretik eta!. 

Autobusa hartu eta bagoaz Patzun izeneko herri batera (Guatetik 2 ordura dago baina 2 ordu t`erdi behar izan genduzan) eta MIXCO VIEJOra  Joan ginan. Oso leku polita eta lasaia da. Mendian bertan dagoz Mayen piramideak. Eguraldi ederra egin euskun  eta oso gustora egon ginan bertan. Azkenengo 15 minutuak geuretzako izan dira, ez da inor egon bertan. Piramide batera igo eta bertan paisai ederra geneukan geure aurrean. Arnasa hartu sakon eta asko erlajatu ginan. Hemengo  energia onak hartu genduzan, geure eguneroko zereginetan indarrak euki ahal izateko!.






 
Bueltan, Guateko teatro batera Joan ginan. Hasieran, “Romeo eta Julieta”ren antzerki bat egon zan programatuta baina bertara heltzerakoan “ ballet”a eta “dantza konteporanea”ko koreografiak egozan antolatuta. Sartu ginan ba, bertara joateko korrika ibili ginan eta!  Asko  gustatu euskun!!.

Balleta “las sílfides”eko koreografia izan zan eta inoiz ez nintzan ballet batera joan. Bestea, barriz, dantza kontenporaneoko koreografia bat izan zan  “baktun: Mayen egutegia”ri buruzko dantza, oso polita izan zan.
Handik urten eta Olgan lagunekaz alkartu ginan. Afaria jatera eta gero, Guateko kultur etxe alternativo batera. Bertan leko akotako pertsonak egon ziran, leku entretenigarria eta desbardina!.

No hay comentarios:

Publicar un comentario