Dentistarengana Joan beharra
izan dogun lez, arinago urten genduan Simeonegaz Pochutatik. Etxetik janaraia
eroan genduan biderdian atsedenalditxo bat egiteko.
Asko gustatzen jaku bide hau
egitea oso paisai politak ikusten doguz eta! Dana da berde-berdea, era askotako
arbolakaz dago inguratuta: platanoak, arbolak urte askotakoak dira,
erraldoiak!.
Geuk jakin barik, Simeonek egun honetan beste bide
bat hartzea erabaki eban. Bide honetan oso leku polit bategaz aurkituko ginela
komentatu euskun. Baina geuk ez genekien ezer, sopresa bat da.
Halako batean, heldu ginan
lekura eta hara, URA!!!!!!!!! Zenbat
denbora ura ikusi barik! Amaia eta biok
aldarrika hasi ginan emozionata Jajajaja…Laku bat!! AMATITLÀN deitzen da laku
hau.
Bertako paisaiagaz gozatzen
egon ginan, janaria atara (bettyk prestatutako arroza) eta ordu erdi bat egon
ginan, lasai-lasai eta gozotan.
Bertan jateko prest
gagozala, neska bi agertu ziran geure ondoan pailazo jantzita! Eurek jantzi eta
margotu ziran. Benetako artistak!.
Jan eta gero, jarraitu genduan geure bideagaz, dentistarengana
(“VUELTA A LA CRUDA REALIDAD!” Pentsatu eban Jejeje). 4 orduko sufrimendua pasa eban, ez dot
detailerik emongo, baina bertan egon nintzanean lakuaren pentsamenduan egon
nintzan…ez bazan dentistako konsultagaitik izan ez genduke agian lakua ikusiko.
Beraz, egun horretako alde positiboagaz geratu naz! Jeje.
No hay comentarios:
Publicar un comentario