miércoles, 5 de septiembre de 2012

GURE EGUNEROKOA

Nire aldetik, bekadun ikasleekaz egiten dot lan. Goizero klaseak emoten dodaz euren zailtasunak eta eurek daukiezan arazoak konpontzen saiatzen naz. Egia da, azken aldian gero eta ikasle gutxiago izan dogula azterketak pasatu diralako eta ez daukatelako gauza handirik egiteko. Gainera, leku batetik bestera gabilz eta ezin naz egon egunero ordutegi finko bategaz.
Gero, eskola eta institutoetan ibili gara txarlak emoten. Euren egoerari buruz berba egin dogu, egoera horreei konponbide bat aurkitzen saiatu gara guztion artean eta bueno, azkenean gauza desbardineri buruz egin dogu berba eta gauza oso interesgarriak atara dira.
Amaiaren lana, APSADECeko lanari buruzko antolakuntzan laguntzen dau. Erakundearen profila finkatzea, proiektuen erredakzioa… eta aurrean azaldu dodan bezala txarla horretan parte hartu dau bebai.
Gero, Finketako familiei entzuten deutsegu eta guk ahal dogun heinean eureri laguntzen saiatzen gara. Batzuetan, janaria eta biberak banatzen doguz. Beste batzuetan, arropak…
Asteburu batean, gazteei  zuzendutako ekintza desbardinak antolatu doguz. Gazte batzuk parte hartu ebien eta bueno, hori zan helburua. Eurentzat ekintzak antolatzen laguntzea eta gu ez gaudenean bardinlan egiten  jarraitzea.
Azkenean, beste ideia batzuk iruditu jakuz eta praktikan jartzen saiatuko gara. Gogo handiak daukaguz “proiektu” horreek aurrera eramateko. Oraindik, ezin dogu ezer esan baina jakingo dozue!.

No hay comentarios:

Publicar un comentario