Aste honetan, APSADECen apadrinatuta dagozan familiak
etorri dira geure etxera.
Eurek banan banan aurkeztu dira eta euren
bizitzari buruz zerbaitu kontatu deuskue. Danak dira verba politak eta ezagutu
barik, zelako bizitzak, zelako istorioak kontau deuskuen…mometu askotan,
azaleko uleak be puntaz jarri jakuz.
Euren txanda amaitzerakoan, geure txanda hasten
zan. Aurkeztu egiten ginan euren aurrean eta geure bizitzako gauzeri buruz
egiten deutsagun berba. Zenbat urte
daukaguz, geure egoera (pertsonala, ikasketak, lana, geure familiaru buruz…).
Nik, nire egoera pertsonala kontatzen deutset, familia arrunt bat garela
eta ikasketa gutxiko gurasoak
direla…baina, gaur egun asko aldatu dala, ikasketak daukaguz eta neska eta mutilen
arteko bardintasuna lortu dogula…Harrituta entzuten deuskue eta asko, oso
gustora dagoz geure berbak entzuten eta guk esandokoagaz be adoz dagoz. Hemengo
neska asko 13 urtegaz amak direla ikusi dogula esan deutsegu eta guretzat
pentsaezina dela geure gaur egun egungo kulturan eta horren arrazoiak
esaterakoan, eurek be ados dagoz hori aldatu egin behar dabela.
Geure berbak entzun eta gero euren iritsiak entzun
doguz, estabaida bat sortzen dogu eta azkenean eskerrak emoten doskue.
Batzuetan, askotan ez esatearren, txarto sentitzen gara heroiak bezala ikusten
gaitzuzelako eta hori ez da hórrela. Geuk, geure birmonak, eta amonak
ikasitakoen gauzetaz egiten dogu berba, nire gurasoak emon deuskuen ezagupenak
elkarbanatzen gagoz eurek beren bizimodua aldatu ahal izateko, euren bizimodua
hobeagoa eta alaiagoa izateko, hori besterik ez…
Berba guztiak esan eta gero, janarien banaketagaz
hasi gara. Famili bakoitza, hilean behin etortzen da APSADECera. Batzarra beti
hasten da hitzaldi bategaz (osasunari lotutako hitzaldiak izaten dira) eta
gero, gauzen banaketagaz hasten dira. Aste honetan: Janaria tokatzen jake. Famili
bakoitzak produktu hauek hartuko dabez: olioa, azukrea, indaba gorriak, arroza, esnea eta inkaparina.
Karitxu, ze argazki politxek. Moso handi bet, hamen gauz zeuen faltigaz!
ResponderEliminarkari!!!!!!!! eskerrik asko!! moso handi handi bet zeuretzako bebai,z euon falta pilluegaz nau baie..laster gauz ostabe! muuuuuuuuuuuuuaaa handi handi bet!
ResponderEliminar