Pasadan astean Finketako eta komunitatetako PROMOTOREAK etorri dira. Euren egoera kontatu deuskue. Benetan ikaragarridxe da euren bizi egoerie. Famili handiak dira, ume asko daukatelako eta gainera, oso goiz. 14 urtegaz amak izaten dira, batzuk informaziorik ez daukatelako haurdun ez geratzieko eta beste alde batetik, eurek holan gure dabelako. Baina, azkenean, ume asko izateak ondorio kaltegarriak daukaz.
- Ezin dira etxeko neska mutil danak eskolara joan. Famili bakoitzatik bat aukeratu behar dabe eta beste guztiak batzutan ez dabe ikasten.
- Elikadura aldetik be penaz ibiltzen dira. Ez daukate egunean 3 janari egiteko aukerarik.
- Arropak eta eskolako gauzak izateko be arazoak daukiez.
- Osasun neurriak oso eskasak dira. Etxeko garbitasuna kasu batzuetan oso larria da eta janariak prestatzerako orduan be hori igarri egiten da. Gaixotasun asko dakarz egoera horrek.
Horregaitik, APSADEC hori aldatzeko esfortsu handia egiten dau. Finka bakoitzeko arduradun bat bolondres moduan lan egiten dau. Hilean behin etortzen dira batzarrak egitera. Finketako arazoak hemen azaltzera. Arazoak guztion artean konpontzen saiatzen dira. Bekadun umeen jarraipena egiten dabe (eskolara joaten diran, ondo badabil ikasketetan...).
Horretaz aparte, Don Valenek euren bizitza pertsonaletaz zerbait kontatzea eskatu jake. Txikitatik hasita orain arte, zelako istoriak....Pobrezidxe, informazio eza, autoritate asko eta tratu txarrak etxean, emakumeak ez ziran eskolara joaten aitak esaten ebalako...Bateri negarrak be urten eutson...
Hona hemen egun horretako argazki pare bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario