viernes, 27 de julio de 2012

FINKETAKO ANDEREÑOAK

Ostiral arratsalde batean Finketako Andereñoakaz batzartu ginan. Finketako eskolatan egiten dabe lan andereño bi honeek. Eurek bakarrik dagoz eskola batean, guztira 20 - 25  daukiez eta maila guztietan emoten dabe klaseak.

Gaur egun, euren finketako ume gehienak eskolara joaten dira eta oso pozik gainera. Gurasoak be oso kontzientzatuta dagoz euren umeak eskolara ikastera joaten eroatera. Bizi gogorra da eurena, lan asko egiten dabe eta asko saiatzen dira euren umeak eskolara bidaltzeko.


Oso ondo aprobetxatzen dabe eta oso nota onak ateratzen dabez. Maistra honeek Pochutan bizi dira eta finkak oso hurrun dagoenez, andereño gazteena (Rosita) bere aitagaz joan behar da oinez bide luzea delako. Beste andereñoaren kasuan (Verónica), finkan bertan geratzen da aste osoan zehar eta ostiral arratsaldean bueltatzen da bere etxera.




Abuztuan, finka batera joateko aukera izango dogu eta horren berri emongo deutsuegu. Bertara joateko irrikitan gagoz!! halako, abentura geurea!! jejeje.

No hay comentarios:

Publicar un comentario