Eguraldia oso ona da hemen, epel epela da eta ez da eguzkirik ikusten. Sasoiko eguraldia baita, "canícula" garaia dala esaten deuskue. Goizeko aldean ez dago laino bat ere ez eta justo geure etxe aurrean dagoen sumendia oso ondo ikusten dogu baina orduak joan ahala, lainotu egiten da eta ezin dogu berriro ikusi hurrengo eguna iritsi arte. Egun honeetan euri zaparradak botatzen dabil baina euria gelditzen danean berriro daukagu eguraldi ona eta guztiok etxetik urten eta kalera goaz.
Ez dago gauza handirik herrian ikusteko edota egiteko, baina gure inguruko paisaiak ikusita oso gustora gagoz. Herri berde-berdea da, era askotako arbolak dagoz: Palmerak, bananoak, finketako kafe plantaziño asko dagoz eta azukrezko kañakaz beteta dago dana. Gainera, Txori desbardinen soinuak entzuten dira leku eta ordu guztietan. Guretzat, Paradisua!.
Kaleetan beti dago jendea bai eserita euren artean berbetan edota paseatzen eta beti kasu egiten deuskue "Buenos dias Seño" edo "Buenas tardes Seño" esanez. Umeak be beti dagoz kalean jolasten eta berandu arte gainera, gaua iristen danean (arratsaldeko 7tatik aurrera) nahiz eta kalean argirik ez egon eurek olgetan jarraitzen dabe. Etxean gelditzen garenean euren abotsak entzuten doguz egunero,beti barrezka eta orain, jakinda geu etxean gaudela tinbrea jotzen deuskue egunero eta geuri deika ibiltzen dira eurekaz berba egiteko, A ze parrandistak!! gu beti eurek etxera botatzen...
Herri oso lasaia dala emoten dau hasiera batean baina herria oso aktiboa da. Goizaldeko 3.30tan hasten da martxa herrian. Oilarraren kantuagaz hasten da dana, etxe gehienatan oilarrak dagoz, bat hasten bada kantuka inguruko guztiak jarraitzen dabe kantuka, Hau bai festa!. Finketan lanean egiten dabenak be goizetik hasten dira martxan eta lanera doaz ordu honetan. Kanpora joan behar direnentzat autobusak dagoz eta kamioien zarata asko entzuten da, korrika doaz alde batetik bestera oso azkar. Etxeko andrak, ordu honetan etxeko lanak egiten hasten dira (tortillak prestatzen, etxea grabitzen, sua pizten eta gosaria prestatzen...).
Lehengo gau bietan nahiko txarto egiten genuen lo 3.30tako izartu egiten ginen. Baina orain, ez dogu entzuten ezer 6.00ak arte. Hortik aurrera hasten da geure egunerokoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario