Lehengo asteburua iritsi da eta Pochuta ezagutu gura dogu. Ez da herri handia baina inguruan bide asko dagoz eta oso luzeak dira. Bide horreek jarraituta inguruko finketara heltzen zara.
Honetan egunetan herrian bertan ibili gara bueltaka baina txiki geratzen jaku eta. Han goaz gu, “de expedición” jeje.
Bagoaz aurrera eta halako batean ume piloagaz aurkitu gara; hurrunetik barrezka hasi dira euren artean “Egun On” ingelesez zelan esaten dan galdezka eta azkenean, ni be barrezka hasi naz eta “Egun On!” esan deutset. Bueno….hasi da festa!!
Gero eta ume gehiago hasi dira etortzen. Euren amak eta amonaren bat be agertu da. Ene…galdera piloa hasi dira geuri egiten. Gure izena zein dan, nongoak garen, zenbat urte, ia amak garen, mutilagunik badaukagun…
Benetan aberasgarria izan da, ez dabe inoiz argazki kamara bat ikusi eta argazkiak ataratzen hasi gara. Barrezka hasten dira eta gero eta persona gehiago daukagu geure inguruan geuri kasu egiten. Benetako erreboluziñoa izan gara eurentzako! Amona bat etorri da eta euren hizkuntzan berba egitea eskatu deutsat eta gu, euskeraz berbetan hasi gara. Danok hasi gara barrezka!.
ESPAÑA CAMPEÓN!! Esaten dau batek. Oso futbol zaleak dira eta Españan partidu danak ikusten dabez. Askotan, partidua dagoenean euren artean haserrekuntzak dagozala esaten deusku batek. Madril eta Barzelona asko jarraitzen dabe eta igarten da. Autobusak Barzelonan bufandakaz eta pegatinakaz apainduta dagoz; Pochutako etxe batek Madrilgo armarria margotuta dauka; mutiko asko futboleko kamisetakaz jantzita dagoz…
Azkenean, oso berandu egin jaku. Ez dogu bueltarik emon baina oso arratsalde aberasgarria izan da eta beste egun batean bueltatuko garela esan deutsagu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario