Aurreko astean, Chimaltenangora joan ginan. Asecsak gonbidatu euskun hitzaldi batzuetara eta hiru egun pasatu genduzan bertan.
Hitzaldi honeen hasiera MAYA erritual bategaz. Erritua goizaldeko 4etan hasi zan. Gaua zan eta maya erritua ilunetan hasi zan total mmentu berezia eta polita. Guztiok ixil-ixilik eta emakumearen hitzak entzuten...olluen popak eta guzti!
Harriak borobil batean jarrita eta gauzak ipintzen hasi zan, bata bestearen gainean. Dana prest egoanean Kaktzikel berbetan hasi zan guztiori ongietorria emonez eta guztiori zaintzeko eskatzen hasi zan.
Talde osoa borobilean jarri ginan eta suaren inguruan bueltaka eta dantzaka hasi ginan. Emakumea berbak esaten jarraitu eban eta azkenean, suaren aurrean gelditu eta bedar desbardinekaz geure gorputza gauza txarretaz garbitu genduan eta gauza onak eta barriak eskatu genduzan egun horretatik aurrera gauza onak erakartzeko.
Eguna egin zan eta dantzan jarraitu genduan. Emakumea geure abizenak eskatu euskuzan bertako santu edota espirituak gu zaintzeko eskatuz.
Batzuk buruko minagaz amaitu ebien, beste batzuk gorputzean dardarak igarri ebezan...benetan, momentu berezia eta harrigarria.
Erritu guztian Marinba soinua euki dogu lagun, zoragarria!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario