Kontatu deutsuegu APSADECen egiten dogula lan eta oraingo honetan langileen aurkezpena egingo deutsuet.
Lidia, Lidiak APSADECeko kontuak eramaten dauz. Diru sarrerak eta irteerak antolatzen dauz eta familieI emoten jakezan material edota janariaren kontrola berak eroaten dau. Gainera, ekintza desbardinak antolatzen saiatzen da eta beste finantziazio motak aztertzen ahalegintzen da. Idazkari moduan be lan egiten dau egunean zehar: emailak egunean eroan, telefonoa atendidu eta gendeagaz harremanak izan.
Valentin, Bizi oso interesgarria izan eban, eta oraindik daukan, gizona da. Asko bizi izan dau (ezin dogu hemendik kontatu), benetan oso papel handia dauka herrian eta asko maite dabe. Gure langile gustokoena. Guretzak ia ia aita edo aitite bat modukua da. Asko zaintzen deusku eta beti dago gure zain eta guri laguntzeko prest. Baina, Horretaz aparte, inguruko gendeagaz harreman iztua dauka: Finketara joaten da (oso baldintza txarretan bizi diran herritarrak) eta euren egoera edota daukiezan arazoak arretaz entzuten dau eta arazo horreri konponbidea aurkitzen ahalegintzen da. Orain, gainera, beka guztien jarraipena eroaten dau (beste langile baten ordez dago), beharrizan handia daukaten familiak aurkitzen ibiltzen da eta gainera, bakadun umeen jarraipena eroaten dau. Arazorik balego, eskolara joaten da umeagaz zuzenean berba egitera. Gu horretan gagoz, Bekari buruzko lan guzti horretan berari laguntzen.
Iliana, APSADECeko erizaina. Farmazia daukagu behean eta bertan egoten da herritarreri botikak saltzen, txertuak ipintzen bai ume edota nagusiei… Orain dela egun bi, Guatemalako komadronan batzar batera joan da. Bertan, 104 urteko andra bat saritu dabe bere bizi guztiko lan handiagatik. Agurea, oso pozik jarri zan eta emozionatuta negarrez hasi zala kontatu deusku Ilianak.
Bety, guretzak beste lankide bat modukua da. Etxeko lanak egiten dauz. Etxeko garbiketak eta janaria prestatzen deusku. Asko zaintzen deusku ama bat moduan. Larunbatetan be etortzen da, nahiz eta geuk esan ez etortzeko, ogia eta erosketak ekartzen etortzen jaku etxera goiz goizetik. Igandeetan etortzeko be prest dago beti baina, hori bai debekatu deutsagula.
Badagoz beste langile batzuk baina honeek “Promotoreak” deitzen direnak, ez dabe dirurik jasotzen. Bolondresak dira eta oso lan handia egiten dabe. Jasotzen daben informazio guztia euren finketan edota herritarren artean zabaltzen dabe. Herritarren egoera eta arazoak zabaltzen deuskue guri bebai APSADECetik geuk eureei langudu ahal izateko.
Hainbat gauza gehiago egiten dabe eta horren informazioa emongo deutsuegu.
Ez dakit ea Valentinek kontatu dizuet Pochutara doan bidean gertatu zitzaiona... Oso istorio paregabea, batez ere kontuz ibiltzeko bide horietatik. Musu handi bat denontzat Javiren partez!!!!
ResponderEliminar