Hurrengo egunean, goizean ikasle handiakaz gelditu ginan.
Hitzaldi bat emon genduan eta batez be, eurek ezagutu gura genduan. Eurekaz
solasaldi bat sortu zan eta azkenean, gauza desbardineri buruz egin genduan
berba: familia, ikasketak, ekonomia, kultura…
Hitzaldia amaitu eta gero, Pochutako koba batzutara
joateko irtenalditxo bat geunkan prestatuta eta eureri be aurkeztu geneutsan.
Batzuk, gugaz etortzea animatu ziran.
Koba honeen izena “Veneziako Kobak” deitzen dira. Ez dago
hurrun Pochutatik baina, hemengo egoera “larria” danez (lapurketa asko dagoz,
gauetan hilketak sortzen dira…) ez dira bertara joateko ausartzen. Baina, talde
handi bat sortu gendun eta guztiok elkarregaz joan ginan.
Koba oso polita zan, bertara joateko bidea are gehiago!.
Asko disfrutatu ebien gehienak ez ebielako ezagutzen geugaz joan arte!. Oso
ondo pasatu genduan bertara heldu ginanean danok harrituta gelditu ginan, oso
polita zelako!. Zuei be gustaten jatzue? Jejeje.
No hay comentarios:
Publicar un comentario