jueves, 6 de septiembre de 2012

FINCA CALIFORNIA

Oraingo honetan, "Finka californiara" joan gara. Geure lanagaz hasi aurretik, kafetala ikusten joan gara. Bertan, kafearen landarea ezagutu dogu eta zelan egiten dan lan. "Almacigo" deitzen da lurralde guztia eta bertan kafearen prozesu guztia ikasi dogu.



Hemen, eskolara joan gara bertako andereñoa ezagutzen dogulako. Apsadec-en bitartez ordaintzen da bere soldata erdia. Beste erdia finkako arduradunak ordaintzen dau (hori ez da egoera normalena, baina euren kasuan sorte handia daukate).

Bertako umeak oso pozik doaz eskolara eta egia da, urteak joan ahala gero eta ume gehiago joaten dala eskolara. Gero eta ume gehiago joan gure dabe eskolara eta oso pozik joaten dira, ardura handiagaz eta  gogo handia ipintzen dabe asko ikasteko.

Finketako egoera oso larria da. Lan oso gogorra egiten dabe helduek eta halan da be, ez daukate dirurik euren familiak aurrera ateratzeko. Egunero joaten dira kafea biltzera, bai gizonak eta bai emakumeak. Gizonen kasuan lan handia egin eta gero, 40 quetzal (4 euro) besterik ez dabe irebazten egunean. Emakumeen kasuan, oraindik larriagoa da euren egoera, nahiz eta gizonen lan bardina egin 20 quetzal  irebazten dabe.

Etxean ume txikiak badagoz emakumeak ezin dira etxetik kanpora lan egitera joan. Badagoz beste kasu eta egoera larriagoak, emakume asko dagoz bakarrik etxean gizonik ez daukatelako. Egoera desbardinagaitik: bere gizona hil egin dalako, edota hil egin dabelako (gero eta kasu gehiago dagoz); emakumeak berak etxetik bota egin dabelako asko edateagaitik edota bizimodu txarra emoten eutsielako berari eta bere umeeri (tratu txarrak esate baterako) edota ez dabe etxeko gastuetan parte hartzen, hau da, berak lan egiten dau baina bera gelditzen da diru guztiagaz eta emakumeak famili osoa aurrera atera behar dau eta famili horretan 5 ume dagoz etxean...Kasu gogorrak ez??

Gero eta garrantzi handiagoa emoten deutse hezkuntzari. Bai etxeko hezkuntza eta eskolakoa oso garrantzitsua dala konturatzen hasi dira eta horreri buruz berbetan egon gara. Eskolara joan gara umeak gu ezagutzeko gogo handia eukatelako eta gero, amak sartu dira eskolara gugaz berba egitera.

Oso emakume jatorrak, errespetu handiagaz berba egin doskue eta oso harro dagoz euren hezkuntzagaz. Egia da, herrietan eta hirietan gero eta "edukaziño" txarragoa dagoela eta oraindik, finketan errespetu handia dagoela pertsonen artean. Asko ikasi dogu eurekaz!.







Eskolako bisitatxoa egin eta gero, argazkian ikusten dan moduan Guatemalan "refaccion" deitzen dan atsedenalditxo bat hartzen gelditu gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario