Orain dela aste pare batzuk, herriko gazteentzat eta umeentzat ekintza bereziak antolatzea erabaki genduan.
Herrian ez dago haientzako ekintzarik eta uste dogu herri batean oso garrantzitsua eta polita dala haiek ondo pasatzea.
Hasteko, zapatu goizean "papifutbol" partiduak antolatu genduzan, hau da, futbito txapelketa txiki bat baina modu berzei batean. Oraingo honetan ASECSAren laguntzagaz antolatu dogu eta sexu bien berdintasuna landu gura izan dogu eta ekipo mixtoak izatea erabagi genduan, hau da, neska eta mutilak biak batera eta elkarregaz jolastea.
Hasiera batean, "arazoak" egon ziran ekipoak mixtoak izateko. Eurentzat gauza berri bat delako eta nahiko ausarta delako. Baina, irakasleen laguntzagaz aurrera eroan dogu eta egia esan.
Oso oso ondo egon zan! Euren artean asko errespetatu ziran eta neskak asko parte hartu eben, elkarregaz oso ondo moldatu ziran.6 partidu izan ziran danatara eta gero eta gende gehiago etorri zan eskolako kantzara partiduak ikustera.
Partiduak amaitu eta gero, diploman banaketa egon zan eta mazedonia erraldoia prestatu genduan guztiontzat!.
Arratsaldean, gazteentzat ekintza desbardinak prestau genduzan. "Joko olinpikoak" zan ekintza honen izena eta bertan jolas desbardinak egon ziran: Zakuen karrerak, sagarraren jolasa, Arotarena...Euskal kirolak eta jolasak ekarri genduzan Pochutaraino! jejeje...eta egia esan, hemengo neska mutilak ederto pasatu eben!.
Egun gogorra baina oso aberasgarria eta batez bez, dibertigarria izan zan!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario