Finketako
andereñoakaz batzartu eta gero, APSADECekoak pentsatu eben geu finka batean
aste oso bat pasatzea eta gu oso pozik! jeje.
Bertan
finketako egoera zein dan ezagutu genduan. Euren etxeetan sartu ginan eta euren
istorio pertsonalak ezagutu genduzan. Era guztietako istorioak entzun genduzan,
oso gogorrak eta hori da hemengo errealidadea.
Baina,
aurrera jarraitzen dabe, euren familiak aurrera atera behar dabe eta. Egunero
oso goiz izartu (goizaldeko 3etan) eta lanera joaten dira. Finketako zelaietan
lan egiten dabenak kafean lan egiten dabe: kafea landatu, landare txarrak
garbitu, kafe landare onak sailkatu etab; eta etxean gelditzen diren emakumeen
kasuan: 3etan artoa biltzera joaten dira eta tortillak egiten hasten dira etxeko
langileei (senarra edota seme-alabak) armosua prestatzeko.
Etxeko lanakaz
hasten dira eta umeak eskolara joateko
prestatzen dabez (txanda bitan doaz: 1go mailatik 4.era goizeko txandan doaz
eskolara eta bigarren txandan, 5. Eta 6. Mailakoak joaten dira), etxeko lanagaz
jarraitzen dabe eta janaria presatatu behar dabe umeak eskolatik datoz eta.
Gero, senarra dator eta berarentzat be janaria prestatu behar dabe.
Arratsaldean, kasu batzuetan lan egitera joaten dira etxeko andrak be eta
etxera bueltatzerakoan afaria prestatu behar dabe berriro.
Bertako eskolara joan ginan eta ekintza desbardinak eukiezan geuretzat antolatuta. Abestiak abestu euzkuezan, bertako dantza eta guzti!.
Egun batean, irtenalditxo bat egin genduan. Motxila prestatu eta menditik ibialditxo bat egitera joan gara umeakaz. Bainujantzia ipini eta uretara bota ziran. Ederto baten pasatu eben!!
Finka honetan badagoz alboko finca batean ikasten ari direnak. Mutiko honeek mendiko bide batetik joan behar dira 45 minutu oinez joan eta beste horrenbeste bueltarako. Eguerdian joaten dira eskolara eta gauean datoz bueltan. Menditik doaz eta bide honetan ez dago argirik. Gainera, bide guztia basaz beteta dago eta euria egiten dauanean asko labantzen dauanaz gain, oso buztita heltzen dira. Horrek kalte asko egiten deutse, asko gaixotu egiten dira eta. Egun honetan eurekaz joan ginan Finka horretako eskolara, eurek egiten dauien bidea geuk be jakiteko zer dan egunero hori egitea...Bertan, hitzalditxo bat euki genduan.
Amaia
eta Biok, Mariaren etxera joaten ginan egunero bere familiagaz jatera. Danok
batera jaten genduan baina ume asko zirenez txandaka jaten ebien. Mariaren
familia oso handia da. Maria alarguna da (orain dala hilabete gitxi bere gizona
hil egin ebien) eta bere seme alabakaz bizi da, guztira 6 dira. Bere ama be
eurekaz bizi da bera be alargun geratu da orain dala hilabete batzuk.
Mariak
bere istorioa kontatu euskun, oso istorio
gogorrak daramatza bere lepoan, finka honetako hainbat familia moduan. Famili
batzuetan senarra ezer esan barik etxetik joan zan, veste kasu batzuetan
senarrak asko edaten eban eta etxetik bota egin behar eutsien, Beste kasu batzuetan hil egin zan senarra
edota, hil egin ebien. Beraz, hemengo andrak oso gogorrak dira. Euren familia
aurrera eroateko esfortsu handia egin behar dabe eta lan asko egiten dabe.
Honetan
4 egunetan asko ikasi genduan. Euren istorioak entzun eta gero, oraindik humore
oso ona daukatela ikusi dogu. Broma asko egiten dabe eta horrek asko harritu
gaitu, euren humore oso ona. Baina, tentsioa asko nabaritzen da finka honetan.
Etxeetan sartu eta euren berbak entzuterakoan, euren aurpegiak ikusterakoan,
etxeko ixiltasun momentuak….tentsio asko nabaritzen da.
Asko
sentitu genduan eurekaz, asko transmititu euskuen eta asko elkarbanandu genduan
eurekaz. Barre asko egin genduzan elkarregaz, geure istorioak kontatu geuntsezan
eta oso gustora egon ginan bertan eurekaz, familia handi bat moduan.
Neure
urtebetetzea oso urre egoala eta, azkaningoko gauan festa sopresa bat prestatu
ebien. Hain sorpresa zan argazki kamarak etxean gelditu zirela eta ez daukagula
argazki bat bere ez!.
Guztion
artean dirua bildu eta txokolatezko pastela erosi eben. Hara non agertu ziren
guztiak Mariaren etxean eta pastelagaz! Aaai, zelako ilusiñoa egin eustan!.
Kantaka, txaloka eta barrezka danok pozik egon ginan. Besarkadak hametik
besarkadak handik benetako ospakizuna izan zan!. Ze gau poilta eta emotiboa
pasatu nauen!.
Opariak
be oparitu euskuezan hurrengo egunean eskolara azken bisita egiterakoan:
kokakolak, zumoak, umeak egindako marrazkiak eta eskulanak, Amaiari erloju bat
egin eutsien eta neuri jarroi formako lanpara bat…Ez daukate gauza material
askorik baina, bihotza oso zabal-zabala daukie. Asko emozionatu ginan azken
hitzak botatzerakoan, elkarreri eskerrak emoterakoan negarrez amaitu
genduan…aaaaiii, zelako momentua! Inoiz ahaztuko ez dodan momentua!.
Amaitzeko,
herrian egindako ekintzak finkako umeekaz egitea pentsatu genduan. Aaaaaai, ze ideia
ona! Oso pozik jarri ziran jolasak egingo genduzala entzuterakoan! Zakuen
karrerakaz hasi ginan. Gero, artoaren jolasagaz jarraitu genduan, a zelako
konpetentzia! Eta amaitzeko, puztiak atera genduzan jolas desbardinak egiteko.
Zelako
poza! Euren barreak entzuterakoan geu be pozik jarri ginan!. Totaleko
esperientzia izan da…beti geure bihotzean geratu dana!.
Pozten naiz hainbeste ekintzak irakurri ondoren. Naiz eta 16 urte pasa ez dut ahazten hango jendea, finkak eta bizimodua. Dena den asko aurreratu dela uste dut. San Carlos-raino joan zarete!!! geu behin joan ginen, oinez, ezin zen beste modu batez joan eta... oso ausartak zarete. Zaindu eta etortzean, mezedez abisatu!!! eskerrik asko zure istorio elkarbanatzeagatik!!
ResponderEliminarJavi
Epa Javi! Joe, hemen mundo guztiak egiten deusku zutaz berba!! eta oso ondo ganera!! eurek be asko gogoratzen dira zeugaz!!! jejeje.
EliminarBa egia esan Finkarainoko bidea zabalik dago eta autoz joan ginan bertara. Herria orain dela 16 urte baino askoz hobeto dago, aldaketa asko egon dira!.
Bueno laister bueltatuko gara Euskal Herrira eta kontatuko deutsut egungo egoera gure badozu. Eta badaukat zeu ezagutzeko gogoa!! jejeje. Muxu handi bat!