miércoles, 5 de septiembre de 2012

NUFED


Aurreko sarreratan agertu dan moduan, oraingo honetan beste instituto batera joan gara.
Oraingoan NUFED deituriko institutora joan gara. Oso eraikuntza berezia da, orain dala urte batzuk institutu hau APSADECen laguntzagaitik sortu zalako.

Bertara joan gara txarlak emoten eta oso esperientzi polita izan da. Txarlak emon eta gero gugana berba egitera etorri ziralako eta oso gustora egon ginan euren galderak erantzuten. Oso neska eta mutil jatorrak danak!.
Arratsalde horretan, “Día mundial de los pueblos indígenas” ospatu zan eta ekintza batzuk prestatuta eukiezan. Eurek gonbidatu euskuen eta gu oso gustora egon ginan euren ekintzak ikusten. Herri desbardinen jantziak eta artisautzak ezagutu genduzan eta jantzi tipikoakaz jantzi ziran euren dantza tipikoak dantzatuz. Eurek amaitu eta gero, geu dantza egitea eskatu euskuen eta hala, ba dantzan hasi ginan!.



No hay comentarios:

Publicar un comentario