miércoles, 19 de septiembre de 2012

FINCA SAN CARLOS


Finketako andereñoakaz batzartu eta gero, APSADECekoak pentsatu eben geu finka batean aste oso bat pasatzea eta gu oso pozik! jeje.
Bertan finketako egoera zein dan ezagutu genduan. Euren etxeetan sartu ginan eta euren istorio pertsonalak ezagutu genduzan. Era guztietako istorioak entzun genduzan, oso gogorrak eta hori da hemengo errealidadea.





Baina, aurrera jarraitzen dabe, euren familiak aurrera atera behar dabe eta. Egunero oso goiz izartu (goizaldeko 3etan) eta lanera joaten dira. Finketako zelaietan lan egiten dabenak kafean lan egiten dabe: kafea landatu, landare txarrak garbitu, kafe landare onak sailkatu etab; eta etxean gelditzen diren emakumeen kasuan: 3etan artoa biltzera joaten dira eta tortillak egiten hasten dira etxeko langileei (senarra edota seme-alabak) armosua prestatzeko. 
Etxeko lanakaz hasten dira eta  umeak eskolara joateko prestatzen dabez (txanda bitan doaz: 1go mailatik 4.era goizeko txandan doaz eskolara eta bigarren txandan, 5. Eta 6. Mailakoak joaten dira), etxeko lanagaz jarraitzen dabe eta janaria presatatu behar dabe umeak eskolatik datoz eta. Gero, senarra dator eta berarentzat be janaria prestatu behar dabe. Arratsaldean, kasu batzuetan lan egitera joaten dira etxeko andrak be eta etxera bueltatzerakoan afaria prestatu behar dabe berriro.

(finketako familia bat)

Bertako eskolara joan ginan eta ekintza desbardinak eukiezan geuretzat antolatuta. Abestiak abestu euzkuezan, bertako dantza eta guzti!.



Egun batean, irtenalditxo bat egin genduan. Motxila prestatu eta menditik ibialditxo bat egitera joan gara umeakaz. Bainujantzia ipini eta uretara bota ziran. Ederto baten pasatu eben!!




Finka honetan badagoz alboko finca batean ikasten ari direnak. Mutiko honeek mendiko bide batetik joan behar dira 45 minutu oinez joan eta beste horrenbeste bueltarako. Eguerdian joaten dira eskolara eta gauean datoz bueltan. Menditik doaz eta bide honetan ez dago argirik. Gainera, bide guztia basaz beteta dago eta euria egiten dauanean asko labantzen dauanaz gain, oso buztita heltzen dira. Horrek kalte asko egiten deutse, asko gaixotu egiten dira eta. Egun honetan eurekaz joan ginan Finka horretako eskolara, eurek egiten dauien bidea geuk be jakiteko zer dan egunero hori egitea...Bertan, hitzalditxo bat euki genduan.



Amaia eta Biok, Mariaren etxera joaten ginan egunero bere familiagaz jatera. Danok batera jaten genduan baina ume asko zirenez txandaka jaten ebien. Mariaren familia oso handia da. Maria alarguna da (orain dala hilabete gitxi bere gizona hil egin ebien) eta bere seme alabakaz bizi da, guztira 6 dira. Bere ama be eurekaz bizi da bera be alargun geratu da orain dala hilabete batzuk.

Mariak bere  istorioa kontatu euskun, oso istorio gogorrak daramatza bere lepoan, finka honetako hainbat familia moduan. Famili batzuetan senarra ezer esan barik etxetik joan zan, veste kasu batzuetan senarrak asko edaten eban eta etxetik bota egin behar eutsien,  Beste kasu batzuetan hil egin zan senarra edota, hil egin ebien. Beraz, hemengo andrak oso gogorrak dira. Euren familia aurrera eroateko esfortsu handia egin behar dabe eta lan asko egiten dabe.

Honetan 4 egunetan asko ikasi genduan. Euren istorioak entzun eta gero, oraindik humore oso ona daukatela ikusi dogu. Broma asko egiten dabe eta horrek asko harritu gaitu, euren humore oso ona. Baina, tentsioa asko nabaritzen da finka honetan. Etxeetan sartu eta euren berbak entzuterakoan, euren aurpegiak ikusterakoan, etxeko ixiltasun momentuak….tentsio asko nabaritzen da.

Asko sentitu genduan eurekaz, asko transmititu euskuen eta asko elkarbanandu genduan eurekaz. Barre asko egin genduzan elkarregaz, geure istorioak kontatu geuntsezan eta oso gustora egon ginan bertan eurekaz, familia handi bat moduan.

Neure urtebetetzea oso urre egoala eta, azkaningoko gauan festa sopresa bat prestatu ebien. Hain sorpresa zan argazki kamarak etxean gelditu zirela eta ez daukagula argazki bat bere ez!.

Guztion artean dirua bildu eta txokolatezko pastela erosi eben. Hara non agertu ziren guztiak Mariaren etxean eta pastelagaz! Aaai, zelako ilusiñoa egin eustan!. Kantaka, txaloka eta barrezka danok pozik egon ginan. Besarkadak hametik besarkadak handik benetako ospakizuna izan zan!. Ze gau poilta eta emotiboa pasatu nauen!.

Opariak be oparitu euskuezan hurrengo egunean eskolara azken bisita egiterakoan: kokakolak, zumoak, umeak egindako marrazkiak eta eskulanak, Amaiari erloju bat egin eutsien eta neuri jarroi formako lanpara bat…Ez daukate gauza material askorik baina, bihotza oso zabal-zabala daukie. Asko emozionatu ginan azken hitzak botatzerakoan, elkarreri eskerrak emoterakoan negarrez amaitu genduan…aaaaiii, zelako momentua! Inoiz ahaztuko ez dodan momentua!.




Amaitzeko, herrian egindako ekintzak finkako umeekaz egitea pentsatu genduan. Aaaaaai, ze ideia ona! Oso pozik jarri ziran jolasak egingo genduzala entzuterakoan! Zakuen karrerakaz hasi ginan. Gero, artoaren jolasagaz jarraitu genduan, a zelako konpetentzia! Eta amaitzeko, puztiak atera genduzan jolas desbardinak egiteko.






Zelako poza! Euren barreak entzuterakoan geu be pozik jarri ginan!. Totaleko esperientzia izan da…beti geure bihotzean geratu dana!.


2 comentarios:

  1. Pozten naiz hainbeste ekintzak irakurri ondoren. Naiz eta 16 urte pasa ez dut ahazten hango jendea, finkak eta bizimodua. Dena den asko aurreratu dela uste dut. San Carlos-raino joan zarete!!! geu behin joan ginen, oinez, ezin zen beste modu batez joan eta... oso ausartak zarete. Zaindu eta etortzean, mezedez abisatu!!! eskerrik asko zure istorio elkarbanatzeagatik!!
    Javi

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Epa Javi! Joe, hemen mundo guztiak egiten deusku zutaz berba!! eta oso ondo ganera!! eurek be asko gogoratzen dira zeugaz!!! jejeje.

      Ba egia esan Finkarainoko bidea zabalik dago eta autoz joan ginan bertara. Herria orain dela 16 urte baino askoz hobeto dago, aldaketa asko egon dira!.

      Bueno laister bueltatuko gara Euskal Herrira eta kontatuko deutsut egungo egoera gure badozu. Eta badaukat zeu ezagutzeko gogoa!! jejeje. Muxu handi bat!

      Eliminar